Santixabeletako zikiro janerako txartelak salgai

Kartela2016web

Santixabelak gerturatzen ari dira eta urtero bezala ekintza ugari antolatzen dabil Usurbilgo Jai Batzordea. Horietako bat zikiro jana da; dagoeneko bazkariko txartelak salgai jarri direla iragarri dute hori prestatzen dabiltzan herritarrek.

Santixabeletako zikiro jana uztaileran 2an (larunbata), Santixabel egunean egingo da, Askatasuna Plazan. Jaietako egitaraua oraindik kaleratu ez den arren, urtero bezala zikiroaren aurretik euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kalejira egingo da herrian zehar, Usurbilgo kantu taldeak eta Kuxkuxtu txarangak lagunduta. Ondoren, 14:00ak aldera Askatasuna plazara gertura beharko da. Azken urteetan zikiroak duen arrakasta dela eta, antolatzaileak lasaitasunarekin hilaran jartzea eskatu dute, txanda errespetatuz eta txartela eskuan izatea. 350 lagunentzako lekua dagoela jakinarazi dute.

Txartelak Aitzaga, Txiriboga eta Bordatxo tabernetan 25€tan daude salgai. Langabetu eta ikasleek 15€tan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s