Usurbilgo Kantu Taldea Donostiako Gipuzkoa Zutik ekimenenan kantu, irrintzi eta bertso artean

Arg.: Noaua!

Atzo arratsaldean Usurbilgo Kantu Taldeak asteroko ohiturari jarraituz Udarregi Ikastolan bildu ordez, Donostiako Bulebarrean eskaini zuen ikasturteko azken kantu-jira, duela bi astetik erraustegiaren eta eliteen aurka protesta baketsuan diren Gipuzkoa Zutik ekimenekoen kanpaldian. Gipuzkoa bizitza duinaren alde zutitzen ari direnekin bat egin eta elkartasuna adierazi zieten kantu, irrintzi eta bertso artean.

a

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!

Bulebarretik abiatu zen kantu-jira eta ondoren Alde Zaharretik kantuan ibili ziren Konstituzio Plazaraino iritsiz, erraustegiaren aurkako eta birziklatzearen aldeko mezu artean. Bulebarrean, Jexux Mari Errekondo usurbildarrak prestatua zuen bertsoak eman zion amaiera, txalo artean.

a

Erraustegia jarri nahi dute
gure sudurran aurrian,
zergatikan ez dute jarri nahi
beren sudur muturrian
guk ez degu nahi beheran
eta hain gutxiago mendian
jartzekotan jarri dezatela
Donostiaren erdian.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s