Ekainaren 15etik 19ra “Gipuzkoa Zutik Ibiltaria”

Gipuzkoa Zutik

Gipuzkoa Zutik herri mugimenduaren dinamikak aurrera darrai. Gogoratu ekimen hau maiatzaren 29an erraustegiaren kontrako giza kate jendetsuaren ostean hasi zela, Gipuzkoa Plazan ehunka herritar bildu ziren eta orduz geroztik egunero ekimen ezberdinak burutzen ari dira Donostian.

Gipuzkoa Zutik ibiltaria

Aste honetan Donostian Gipuzkoa Zutik ibiltaria abiatzea erabaki dute. Orain berriz eskualde ezberdinetara zabaltzen ari da mugimendua, ekimen ezberdinen bidez: Buruntzaldea, Debaigoena,…

Buruntzaldea Zutik

Buruntzaldea Zutik mugimendua eratu da eta gaur arratsaldean (ekainak 16)  lehen asanblada egingo da, 16:30ean Lasarte-Oriako Okendo plazan. Andoainen ere babes taldea osatu eta hainbat ekimen iragarri dituzte. Unean uneko azken deialdien berri, sare sozialetatik jaso daiteke.

Lasarte-Oria

  • 16:30 Lehen asanblada, Lasarte-Oriako Okendo plazan.

Andoain

  • 18:00 Mural margoketa umeekin. “Erraustegirik ez”.
  • Ondoren, askaria.
  • 19:00 Pankarta tailerra.
  • 20:00 Asanblada eta babes argazkia.

Larunbatean Zubietara

Larunbat arratsaldean (ekainak 18) Zubietara dator Gipuzkoa Zutik, bizikletaz. Bertan emango dute gaua eta igandean, Belartzako proiektuaren aurka mobilizatuko dira. GuraSOS mugimenduak deitu duen mobilizazioan ere parte hartuko dutela iragarri dute.

Egitaraua

Ekainak 15, asteazkena

  • 19:00ak arte ekimenak Bulebarrean.
  • Ondoren, kalejita Egiara.

Ekainak 16, osteguna

  • 17.30-18:30 Uliako Lore Baratzak Donostiako udalaren espekulazio planari aurre egiten.
  • 18:30 Egiatik Antiguara kalejira abiatu.
  • 19:00 Asanblada Antiguan.
  • 21:00 Mikel Peruarena kazetariaren hitzaldia: “Erraustegitik Bidegira: instituzio publikoak SA”

Ekainak 17, ostirala

  • 19:00 Gipuzkoar guztien asanblada Bulebarrean: “Ekarri lozakuak eta bizipoza”.

Ekainak 18, larunbata

  • 12:00etan metroaren aurkako manifestazioa Easotik.
  • 15:00, Bulebarretik abiatuta bizikleta martxa Zubietara (bizikletak ez daukatenak topoan Lasarte-Oriara): “Zubietan geratuko gara lo egiten”.
  • 16:30 Zubietako plazatik abiatuta erraustegia egin nahi duten eremura txangoa: “Ekarri aitzurra eta landatu nahi duzuna!”
  • 18:00 mahai-ingurua: Zubietarrak, medikuak eta errausketaren aurkako mugimendua: orain arteko bakoitzaren ibilbidea eta aurrera begira zer.
  • 19:00 hitzaldia: Zubietan egin nahi duten makrokartzela eredua aztergai.
  • 19:30 LUR kultur ikuskizuna Errausketaren Aurkako Aiztondoko Plataformaren eskutik.
  • 21:00 herri afaria: “Zubietarrek maitasunez prestatua”.
  • Afalostean gaualdia.
  • Zubietako herriak frontoia eskaini du: “Ekarri lozakua eta bizipoza! Zabaldu mezua bizitza duinaren aldeko jendearen artean”

Ekainak 19, igandea

  • 09:00 Zubietatik abiatuta, Belartzako proiektuaren aurkako bizikleta martxa Añorgara.
  • 12:00 Erraustegiaren aurkako gizarte hesia Antiguoko tuneletik (GuraSOS elkarteak deituta).
  • 13:00etan Errefuxiatuen aldeko elkarretaratzea Bulebarren (Gipuzkoa Solidarioa plataformak deituta).
  • 19:00etan Asanblada

Infornazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s