Gaur Hernaniko Karabelekon, Jakoba Errekondok “Altza porru!” komiki liburua aurkeztuko du

altzaporru

Gaur arratsaldean Hernaniko Karabelekon, Jakoba Errekondo usurbildarraren Altza porru! komiki liburuaren  aurkezpen-festa egingo da. Zortzi marrazkilarik ilustratutako komiki-liburua da eta bertan baratzeaz eta horrek inguratzen duen jakintza guztia isladatzen da. Egileak adierazita, Altza porru! komiki liburuak Bizi Baratzea liburuarekin hasitako bideari jarraipena ematen dio hizkuntzarekin jolastuz, ironiatik eta umoretik.

Liburu honetan Asisko Urmeneta, Ainara Azpiazu “Axpi”, Antton Olariaga, Zaldieroa, “Mattin” martiarena, Josevisky, Unai Iturriaga eta Unai Gaztelumendi komikilariek parte hartu dute. Jakoba Errekondo aritu da gaia eta oinarria jartzen. Maialen Lujanbioren idatziak ematen dio sarrera eta Idoia Torregarai eta Markel Lizasoainek ere parte hartu dute. Testu eta marrazki bidez ilargiaren gorabeherak, baratzeko elikagai-katea, ortuaren inguruko hizkuntza eta esaerak aurkituko ditugu liburuan.

Aurkezpen-festarako gonbidapena

Liburuaren aurkezpen-festa gaur arratsaldean (ekainak 16) egingo da, Karabeleko ekonekazaritza etxalde esperimentalean, Hernanin (Gipuzkoa), arratsaldeko 18:00etan. ARGIAren eta Bizi Baratzearen filosofiari jarraituz, lagun-sareari garrantzia, protagonismoa eta presentzia eman nahi zaio eta horregatik aukeratu da leku hau, produktuaren esentziarekin bat egitea nahi delako. Egile guztiak bertan izango direla adierazi dute eta bertara gerturatzeko gonbidapena irekia dela jakinarazi da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s