Txaldatxurren lehenengo gorpuzkia aurkitu da eta adituek ez dute baztertzen gehiago egotea

Txaldatxur5Arg.: Aiurri

Islada Ezkutatuak, Lasarte-Oriako oroimen historikoaren aldeko taldeak Txaldatxurren (Zubietamendin kokatzen den mendixka) aurkikuntza berri baten berri eman zuen pasa den astean. Paco Etxeberria Aranzadiko forenseak eman zituen zehaztasunak Jaurlaritza, Aldundia eta udal ezberdinetako ordezkarien aurrean. Txaldatxurren aurkitutako lehenengo gorpuzkia da eta adituek ez dute baztertzen gehiago egotea.

a

Islada Ezkutatuak taldeko lagunek jasotako testigantzen arabera, Txaldatxur inguruan hobiak egon zitezkeen eta orain arte horretan aritu dira aurkikuntzak topatu arte.

NoauaNoaua!

Islada Ezkutatuk: “Urte asko pasa dira eta Txaldatxurgo gaina asko aldatu denez, aztarnak topatzea oso lan zaila izaten ari da duela hilabete batzutik. Aztarna horiek gabe, ezinezkoa zen leku zehatza topatzea. Azkenean ordea, lan gogorrak bere fruituak eman ditu eta argitara atera da lehenengo gorpuzkia”.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Txintxarri

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Aiurri

Paco Etxeberria forensea

Paco Etxeberria forentsearen esanetan, hezur gutxi batzuk dira topatutakoak oso sakonera txikian lurperatu zutelako: “Urteen poderioz hain gainazalean egonda, urak desegin eta eraman ditu arrastoak. Hala ere, hezurrekin batera, orrazi bat, munizioa, botoiak eta gerrikoaren plakak azaldu dira besteak beste”. 

erakunde guztietako ordezkariak

Txaldatxurren hainbat herritarrez gain erakunde guztietako ordezkariak bildu ziren, Eusko Jaurlaritzatik Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, Maribel Vaquero Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaria eta Donostia, Usurbil (Xabier Arregi alkatea), Zubieta eta Lasarte-Oriako udal ordezkariak. Guztiek bat egin dute herriko taldeak egiten duen lanaren garrantzia azpimarratzen eta eskertzen.

Eskaera zuzena erakundeei

Isladako kideek, eskaera zuzena egin diete erakundeei bertan lanean jarraitu ahal izateko: Gure historiaren gune garrantzitsu bat da hau eta nolabaiteko babesa beharko luke inguruneak. Bertan lubakiak daude eta oraindik oso zabala da garbitu eta ikertzeke dagoen lur esparrua”.

Alfredo Irustaren laguntza

Isla Ezkutatuak taldeko lagunek bereziki eskerrak eman nahi izan zizkioten Alfredo Irustari. Bizkaitarrak urteak daramatza boluntario Aranzadirekin kolaboratzaile lanetan. Interneten Lasarte-Oriako taldearen lanaren berri izan zuen eta herrira semearen kros batera etorri zela, taldearekin harremanetan jarri eta bere metal detektorearekin Txaldatxurrera igo zen. Esperientzia luzea du gorpuzkiak topatzen eta gerrikoaren plaka batek pista emanda, inguruan zegoena hezurrak zirela ikusi zuen. Horrela, Aranzadiri abisua eman eta haiek hartu zuten aztarnak ikertzeko lana.

1936ko abuztuan eta irailean eraso zituzten Lasarte-Oria eta inguruak. Gehienbat, Teresategi, Santa Barbara, Andatza edota Txaldatxur mendietatik defendatu behar izan zuten herria. Horregatik, Txaldatxur gainean zenbait lubaki aurkitu zituzten Islada Ezkutatuak taldeko kideek, Nazionalen eta Errepublikanoen guneak. Aztarnen arabera, errepublikanoa litzateke aurkitutakoa. Egun zuhaitzek ondo ikusten uzten ez badute ere, kontutan izan behar da Txaldatxur gainetik inguruko herrietako 360 graduko bista zegoela 30eko hamarkadan.

Informazio iturria: www.xintxarri.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s