Ostiralean euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

e24

Ostiral honetan, ekainak 24, hileko azken ostiralarekin bat, preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo du Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak, arratsaldeko 20:00etan Mikel Laboa plazan. Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak bertara gerturatzeko deia egin die herritarrei.

jaietan presoen eskubideen aldeko eguna

Usurbilen Nahi Ditugu Elkartek jakinarazi du Santixabel egunean, uztailaren 2an, presoen eskubideen aldeko eguna izango dela. Dagoeneko egun horretan egingo diren bi ekimenen berri eman du:

  • 12:00 Euskal presoen eskubideen aldeko kalejira herriko kantu taldeak eta Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
  • 20:00 Ekitaldia eta pintxo potea Olano etxeko plazatxoan, eliza aldamenean (euria egingo balu Askatasun Plazan).

Abuztuaren 17an Xomorrok 25 urte

Abuztuaren 17an Xomorrok 25 urte egingo ditu kartzelan. Hori dela eta, Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak uztailaren 2ko ekitaldian preso aginagarra, Xomorro, gogoan izango dela jakinarazi du, besteren artean, bere bertso eta poemen bidez.

25urte

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s