Milaka lagunek parte hartu zuten GuraSOSek Donostian antolatutako babes hesian

Arg.: Noaua!

Pasa den igandean haur eta gaztetxoen defentsan, GuraSOSek babes hesia antolatu zuen Donostian. Milaka lagunek osatu zuten Donostiako Antigua auzoko tuneletik Alderdi Ederrera doan bidea. Milaka lagunek parte hartu zuten, osasuna bermatu, erraustegia alboratu eta hondakinen arazoari irtenbide adostu bat eskatzeko guraso taldeak deituriko desfilean.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!

a

GuraSOS elkartea pozik agertu da, Haurren Babeserako Famili eta Giza Hesia eraikitzeko deialdiak izan zuen arrakasta ikusita: “Konturatuko zineten heldu guztiok beltzez jantzita gatozela; kezkatuta gaudelako da, osasuna arriskuan ikusten dugulako, gatazka eta liskar egoera bizi dugulako, eta horrek beltzez janztera eramaten gaitu. Haurrak aldiz zuriz jantzita ikusi ditugu, gure etorkizuna zaretelako, itxaropena eta xalotasuna irudikatzen dituzue, eta zuengatik, hondakinen gaian gatazka eta konfrontazio egoeratik akordio eta adostasun egoerara igarotzen ahaleginduko gara. Gaurkoa ikaragarria izan da, eskerrik asko guztioi!”

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: GuraSOS

a

69.119 haurren osasuna jokoan

Zubietan egin nahi duten erraustegia, arrisku eremuaren inguruan, 201 ikastetxe, 69.119 haur daude gaur egun; hasi Urola Kostatik eta Oarsoaldera. Donostialdetik, Buruntzaldea eta Tolosalderaino. Ia 70.000 haurren osasuna eta etorkizuna jokoan dago.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Twitter #gurasos

erraustegia alboratzeko deia

Erraustegia alboratzea eta guztion osasuna, modu berezian datozen belaunaldiena lehenestea eskatu zuen GuraSOSek Donostian antolatu zuen desfile amaieran: “Gure ongizatzea zaintzeaz arduratu behar duten agintariei, berandu baino lehen eta babes eta prebentzio printzipioetan oinarrituz, erraustegia eraikitzeko erabakia albora dezatela eskatzen diegu guraso taldeak. Informazio zuzena eman eta eztabaida sustatzea nahi dugu. Eseri, iritzia eman, informazioa egiaztatu eta eztabaida dezatela. Bestelako interesak alboratu, eta osasuna eta herritar guztiak ardatz izango dituen akordio eta adostasuna bilatuko duen topagunea ahalbidetzea eskatzen dugu. Gaia despolitizatu, gizarteratu, birbideratu eta guztiok batera osasunaren alde adostea”.

ekimen juridiko bat abian

Erraustegiari buruzko benetako parte hartze prozesua irekitzeko ekimen juridiko bat abiatuko du GuraSOSek. Erraustegiaren inguruko informazioa, kontrastea, eztabaida eta elkarrizketa bultzatuko dituena: “Bertan ez da eztabaidatuko erraustegia eraikitzea edo ez. Erabaki hori kanpoan uzten duen parte-hartze prozesuak ez dio erantzuten Gipuzkoako gizartea eskatzen ari denari eta gizarteak ez daki beragan eragina duten erabaki publikoetan parte-hartzeko eskubidea duela”.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s