Gipuzkoa Zutikek hurrengo fasea zehazteko gaurko asanbladan parte hartzeko deia egin du

GZ

Gipuzkoa Zutikek orain artekoaren balorazioa egin zuen atzoko (ekainak 21) asanbladan eta gaur (ekainak 22), hurrengo pausoak zeintzuk izango diren erabakitzea izango da.

Ekainak 22, asteazkena

  • 17:00-19:00 “Herri desobedientzia tailerra” Bulebarrean. Irati Tobar eta Jonek dinamizatua.
  • 18:00 Haurrentzako jolasak, Bulebarrean.
  • 19:00 Asanblada, Gipuzkoa Plazan. Hurrengo fasea irudikatu eta zehaztea.
  • Asanblada ostean: P(r)entsáurrengoa fase aldaketa irudikatuko duen ekintza kolektiboa: “Ekarri ileordeak eta maskarillak!”

Gorka Bereziartua ertzaintzak erasotua

kazetariak1Gorka Bereziartua, galtza hautsita kazetari lana egiteagatik.

Igande arratsaldean (ekainak19), Donostiako Gipuzkoa Plazan, Ertzaintzak Gorka Bereziartua ARGIAko kazetariari erasotu zuen, bere lana egiten ari zela. Ertzaintza asanbladan lurrean eserita zeudenak identifikatzen eta kolpatzen hasi zen unean, 16:20ean, jarraipena egiten ari zen Bereziartuak bideoan grabatu zuen.

a

Une batean, agente bat zuzenean beregana joan, eskuaz mugikorra kentzen saiatu eta lurrera bota zuen, galtza eta jertsea hautsiz, hark kazetaria zela behin eta berriz esan arren. Ez zioten kazetari txartela ateratzeko aukerarik eman, eta behin lurrean, txartela atera eta erakutsi arren, erretenitu egin zuten. Era horretan, hainbat zauritu eragin zituen kargaren momentua ongi grabatzea eragotzi zuen Ertzaintzak. Bereziartuak salaketa jarri du erasoa egin zion ertzainaren aurka.

Argiaren Elkartasuna eta babesa

ARGIAko lantaldeak Gorka Bereziartuari babes eta elkartasun osoa adierazio dio: “Ertzaintzaren jarrera salatu nahi dugu. Eraso horien atzean, kazetariak kikiltzeko asmoa dagoela ikusten dugu, eta informatzeko eskubidea eskubide unibertsala dela gogorarazi nahi dugu. Herritarrok gertatzen ari denaren berri izateko eskubidea dugu. Horrekin lotuta, azken asteetan Gipuzkoa Zutik dinamikaren barruan, Donostiako Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren ekintzak bideoan grabatzen aritu direnak identifikatzen eta informatzeko eskubidea urratzen aritu direla ere salatu nahi dugu”.

eke, kee eta hekimenen elkartasuna

kazetariak

Bestalde, Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE), Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) eta Hekimenek elkartasuna adierazi diote ARGIAko kazetari Gorka Bereziartuari. Ohar baten bidez, EKEk eta KEEk haserrea eta kezka adierazi dute euskal poliziak bere burua profesional bezala identifikatzen duen kideari erasotzeagatik eta Jaurlaritzari gertatua ikertzeko eskatu diote.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s