Andoaingo ohiko udal batzarrean Ipar Haizea taldearen erraustegiaren aurkako mozioa onartu da

Ipar Haizea

Atzo Andoingo Udalean ohiko udal batzarra burutu zen eta bertan Andoaingo Ipar Haizea plataformak (erraustegiaren aurkako plataforma) aurkeztu zuen erraustegiaren aurkako mozioa onartu zen.

Lehenik batzarrean Alvaro Gonzalez PSE-EEko lan taldetik atera dela jakinarazi zen, zinegotzi ez atxikia izatera pasako da eta ere kabuz arituko da zinegotzi lanetan. Alvaro Gonzalezen esanetan agintaldi osoa betetzeko asmoa du egoera horretan. Plenoan ez zuen aurkezpen berezirik egin, eta Udal zerbitzu juridikoei esker ona adierazteko aukera baliatu zuen.

Ipar haizearen mozioa onartua

Ipar Haizearen mozioa aurkeztu zen lehen (EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek kontrako mozioa aurkeztu zuten). Lehenengoa bozkatu zen eta berdinketa hausteko Alvaro Gonzalez (PSOE) zinegotzi ez atxekiaren botua erabakiorra izan zen. Ipar Haizea plataformaren mozioak aldeko 8 boto jaso zituen (EHBildu, Ganemos, Irabazi). Aurka beste 8 (PSE-EE, EAJ-PNV). Mozioa aurrera atera zen bigarren bozketan, berdinketa errepikatzean, alkateak kalitatezko botoa erabili zuelako.

Bozkatu gabe eta onartu gabe geratu zen EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek aurkeztutako kontrako mozioa.

herritar askoren interesa

Erraustegiaren gaiak andoaindar askoren interesa piztu du azken hilabeteetan, horren islada pleno aretoa jendez beterik zegoela. Erraustegiaren aldeko eta aurkako argudioak liskarrik gabe entzun ahal izan ziren. Plenoaren amaieran, hiru herrikidek hartu zuten hitza bakoitzak erraustegiaren aurkako bere argudioak adieraziz.

Informazio iturria: aiurri.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s