Gipuzkoa Zutik: “#SutanGaude, jarri maskarila eta atera argazkiak zure herriko San Joan suan”

Sutan2

Sutan Gaude lemapean, San Juan suaren bueltan bilduko direnentzako deia egin du Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Erraustegiaren aurkako aldarrikapena egiteko masmakirilak eramateko deia egin da. Suaren bueltan argazkia atera eta sare sozialetan zabaltzea eskatu du. Twitterren kasuan #SutanGaude traola erabiltzea proposatu da: “#SutanGaude-la adierazteko jarri maskarila eta atera argazkiak zure herriko San Joan suan #SutanGaude traolarekin”.

Usurbilen Kalezarko jaiak hasiko dira gaur eta gaueko 22:00 San Juan sua piztuko da. GipuzkoaZutik egin duen deiarekin bat egiten duten guztiek bertan ekimena egiteko aukera izan dezakete.

Etapa berria abiatu du Gipuzkoa Zutikek

GipuzkoaZutik

Etapa berria abiatu du Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Kaleratu berri duten bideo honetan Donostiako kanpaldi iraunkorrari amaiera ematea erabaki dutela jakinarazi dute. Hori bai, maiatzaren 29an hasi zen mugimenduaren aldarrikapena ez da hemen amaituko.

a

“Gipuzkoa Zutik ez da bukatu, hasi besterik ez da egin. Donostiako plazak hartu ditugu eta gehiagora goaz, ilusioz bete garelako eta gure artean saretu garelako. Lotara etxera goaz, loa eta elkarren zaintza ezinbestekoa dugulako. Eta etxera goaz kaleetan ekintzak egiten jarraituko dugulako, asanbladetan elkartuko garela ziur gaudelako. Honekin etapa berri bat hasten da, erraustu gabe Gipuzkoan sua zabalduko duena. Jaietan egongo gara, udan zehar indarrak batuko ditugu. Irailean bueltatuko gara eta erraustegiaren obrak geldituko ditugu, proiektu bidegabe guztiak geldituko ditugu. Erraustegia geldituko dugu, ustelak lurpera bizitza da handiena.”

Infornazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s