Etxerat Elkarteak asteburuko istripua salatzeko elkarteratzeak deitu ditu hiriburuetan

etxeratEtxerat Elkarteak euskal preso politiko baten lagunek asteburuan izan duten istripu baten berri eman du eta horren harira, gertaera salatzeko, aste honetan elkarretaratzeak egingo ditu.

Gorka Lupiañez euskal preso politikoaren bi lagunek ezbeharra izan dute asteburuan bisitara bidean, Topaseko kartzelara bidean (Salamanka). Heldu bat eta adingabeko batek jasan dute istripua: “Senideek derrigorrean inposaturik euren bizitza eskubidea gauzatzeko egin behar dituzten bidai luzeen osteko urteko seigarren ezbeharra da hau, hirugarrena hil honetan”.

Etxeratek prentsaurrekoa burutuko du astearte honetan, ekainak 28, Bilbon, dispertsio politikak ezartzen duen arriskua salatzeko: “Makina bat istripu eta kalte fisiko, psikiko eta ekonomiko”. Datozen orduetan zehaztuko dute agerraldia egiteko tokia.

Istripua salatzeko eta senide horiei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu ditu Etxeratek:

  • Donostia: asteazkena, ekainak 29, 19:00etan, udaletxe ondoan, bulebarrean.
  • Iruñea: astelehena, ekainak 27, 20:00etan, Alderdi Popularraren egoitza parean.
  • Gasteiz: astelehena, ekainak 27, 20:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan.
  • Bilbo: asteartea, ekainak 28, 19:00etan, Arriagan.

www.etxerat.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s