Usurbilen EHBildu koalizioa nagusitu da 1.109 bozkekin

Hauteskundeak2016-1

Atzo (ekainak 26) Espainiako kongresu eta senaturako hauteskundeak burutu ziren. Usurbilen EHBildu koalizioa nagusitu da, 1.109 bozka lortu ditu. 2015eko abenduaren 20ko hauteskundeekin konparatuz, modu proportzionalean alderdi guztiek galera izan dute bozka kopuruan Ahal Duguk izan ezik eta abstentzioa 4 puntu igo da. Bozka emateko eskubide 4.677 usurbildarretik izan dute, horietatik 3.014 herritarrek bozka eman dute eta 1.663 abstenitu egin dira.

Jarraian auzoka alderdi bakoitzak atera dituen bozkak, 2011 eta 2015eko botoekin konparaketa eginda.

Hauteskundeak2016-2

Euskal Herria

Hauteskundeak2016-3Berria

Hauteskundeak2016-4Naiz

Puntu bat jaitsi da parte hartzea, iazko abenduko datuekin alderatuta. Emaitzei dagokienez, berriz, EAEn Elkarrekin Ahal Dugu da indar nagusia, sei eserlekurekin, eta bigarren tokian EAJ geratu da, abenduan baino bat gutxiagorekin; Nafarroan, berriz, ezkerreko koalizioak eta UPN-PPk bina eserleku dituzte, baina botoetan eskuina da nagusi.

Gipuzkoa

Parte hartzea jaitsi egin da, 1,7 puntu (egunean zehar emandako parte hartze datuetan jaitsiera handiagoa zen, eta iluntzeko goraldiarekin orekatu da). %65,7 joan dira botoa ematera. Sei diputatu hauek izango dira Gipuzkoako ordezkariak Madrilen:

  • Elkarrekin Ahal Dugu-tik, Nagua Alba eta Isabel Salud
  • EAJtik, Joseba Agirretxea eta Iñigo Barandiaran
  • EH Bildutik, Marian Beitialarrangoitia
  • PSE-EEtik, Odon Elorza.

Estatua

Mariano Rajoyk aurreko hauteskundeetan baino hamalau eserleku gehiago lortu ditu; PSOEk bigarren postuari eutsi dio, bost eserleku galdu arren, eta Unidos Podemosek espero baino emaitza kaskarragoak izan ditu. Espainiako gobernagarritasunak egoera berean jarraitzen du: PPk PSOEren eta Ciudadanosen beharra luke agintzeko.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s