Santixabeletan erraustegiaren aurkako manifa eta ‘Erraustegia Erabakia’ agerraldi jendetsua

incineradora-no2

Aurtengo Usurbilgo Santixabel jaietan erraustegiaren gaia ez da oharkabean pasako. Bi ekimen garrantzitsu antolatu dira eta horietan parte hartzeko deia egin dute.

Ekainaren 30ean manifestazioa

Erraustegiari azken bultzada 3

Ekainaren 30ean (osteguna) txosnako batzordeak erraustegiaren aurkako manifestazioa antolatu du, arratsaldeko 18:30ean. Mikel Laboa plazan kokatua egongo den txosna gunetik abiatuko da manifestazioa eta herria zeharkatuko du.  Herritarrei mobilizaziora batzeko deia egiten diete.

uztailaren 2an agerraldi jendetsua

U2

Erraustegia Erabakia herri mugimenduak Espainiako Gobernuak Udalari debekaturiko herri galdeketarekin aurrera egitea erabaki zuen pasa den astean egindako batzar irekian. Ekimena aurrera ateratzeko dagoeneko lan-taldeak osatu dira eta prestakuntza lanetan dabiltza hainbat herritar.

Galdeketa egunak finkatu dituzte dagoeneko. Hiru egunez izango da, irailaren 30ean, urriaren 1ean eta 2an. Usurbilen eta Zubietan egingo da galdeketa. 16 urtetik gorako herritarrek parte hartzeko aukera izango dute. Galdera hauxe izango da: “Erraustegia egitea nahi al duzu?”

Galdeketaren berri emateko Santixabel egunean, uztailak 2an, agerraldi bat egingo da. Eguerdiko 13:00etan egingo da, udaletxe aurrean, Joxe Martin Sagardia enparantzan.
Galdeketa antolatzen dabiltzan herritarrek agerraldi jendetsua izatea nahi dutela jakinarazi dute eta dei egin diete usurbildar eta zubietarrei bertara gerturatzeko.

BerriaBerria 2016.06.28

One response to “Santixabeletan erraustegiaren aurkako manifa eta ‘Erraustegia Erabakia’ agerraldi jendetsua

  1. Pingback-a: Herri galdeketaren deialdiak oihartzun zabala hedabideetan |

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.