Santixabeletarako girotzen: jaietako egitaraua, bertsopaper lehiaketa, txupinazoa,…

Santixabelak 2016

2016ko Santixabel jaiak ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 3an amaituko dira. Ekainaren 24ean banatu zen jaietako egitaraua herri guztian eta beraz hasi prestatzen, badatoz eta Santixabelak!

Egitarau lehiaketa

Santixabelak2016

Urtero bezala, Santixabeletako Jai Batzordeak egitarau lehiaketa antolatu zuen eta Udalak jakinarazita guztira hiru lan aurkeztu ziren lehiaketara. Aurtengo irabazlea Intza Salsamendi herritarra izan da.

Bertsopaper lehiaketa

40. Santixabel bertsopaper lehiaketa irabazlea, Imanol Zarautz. Arg.: Noaua!

Pasa den astean banatu ziren 40. Santixabel bertsopaper lehiaketako sariak. Lehenengo saria Imanol Zarautzek irabazi zuen (200 euro eta oroigarria), bigarren saria Jon Aizpuruak (150 euro eta oroigarria) eta hirugarren saria, berriz, Iñaki Agirresarobek (100 euro eta oroigarria).

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!

Txupinazoa orbeldi taldearen eskutik

OrbeldiArg.: Noaua!

Santixabeletako Jai batzordeak txupinazoa nork bota proposamenak jasotzeko buzoiak jarri zituen herrian. Proposamen horiek jaso eta aztertu ondoren,  Jai Batzordeak aurtengo txupinazoa Orbeldi dantza taldeak botako duela erabaki du. Txupinazoa eta Ikurriñaren igoera ostegunean (ekainak 30) egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s