SARE herri mugimenduak dispertsioaren liburuxka munduan zehar zabaltzeko deia egin du

Sare

SARE herri mugimenduak dispertsioaren liburuxka munduan zehar zabaltzeko deia egin du. Iaz ere kanpaina bera egin zen eta aurten ere Euskal Herrian zein atzerrian liburuxkari argazkia ateratzea eskatu dute, euskal presoek, senideek eta lagunek sufritzen duten dispertsioaren zabalkundea egiteko.

Zer egin behar da?

Dispertsioaren liburuxkari argazkia atera eta liburuxka argazkia atera den lekuan bertan utzi jendeak irakurri edota liburua beste nonbaitera zabaldu dezaten. Euskal Herrian zein atzerrian egin daiteke ekimen hau. Hiru modu daude argazkia zabaltzeko:

  • www.stopdispersion.org webgunera bidaliz.
  • Watsapp edo Telegram bidez 678 137 405 zenbakira bidaliz.
  • Sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram,..) #StopDispersion edo #StopDispertsioa erabiliz.

Liburuak hizkuntza ezberdinetan

dispertsioaren-liburuxka

Liburuxkak eskuratzeko www.stopdispersion.org webgunean sartu eta PDF formatoan hizkuntza ezberdinetan eskuratu daitezke: liburuxka originala, euskaraz, katalanez, galegoz, frantsezez, alemanez, errumanieraz… Aukeratu, jaitsi eta inprimatu.

Oharra: dispertsioaren liburuxkak Gasteizko egoitzan ere eskuragarri daude: Zaldiaran plaza, 8 behean.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s