Badatoz Santixabelak!

Santixabelak 2016

2016ko Santixabel jaiak badatoz! Ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 3an amaituko dira. Usurbilgo Jai Batzordeak prestatutako egitaraua etxeetan banatu da eta beraz, hemendik aurrera lepoan koadrodun zapia jantzi eta irri eginez gozatu dezagun guztiok Santixabel jaietan!

Ekainak 30, osteguna

  • 06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera.
  • 10:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa. Oharra: materiala bertan banatuko da.
  • 13:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa.
  • 14:00 Oilasko biltzaileen itzulera eta bazkaria.
  • Ondoren, oilasko biltzaileen jolasak.
  • 18:30 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik.
  • 19:00 Txupinazoa eta Ikurrinaren igoera udaletxetik, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik.
  • Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
  • 20:00 Orbeldi Dantza Taldearen emanaldia frontoian.
  • 23:00 Txosnagunean herriko taldeak: Arto2xar eta Zaparra.

Uztailak 1, ostirala

  • 10:00 Ume-gazteei harrera. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
  • 10:00-13:30 Jolas parkea frontoian eta Artzabalen.
  • 10:30-12:30 Ginkana Oiardo Kiroldegian, Artzabalen, frontoian eta Udarregi Ikastolan.
  • 11:00 Helduentzako Toka Txapelketa Artzabalen.
  • 12:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
  • 13:00 Gazte Eguneko trikipoteoa txosnetatik abiatuta.
  • 13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian, norberak ekarrita.
  • 14:00 Gazte bazkaria txosnetan.
  • Jarraian, Motxaila Band Elektrotxaranga.
  • 14:00-17:00 Egurrezko jolasak frontoian.
  • 15:00-17:00 Jolas parkea frontoian eta Artzabalen.
  • 16:00 Ur bataioa Kiroldegian.
  • 16:30 Helduentzako Santixabel Igel Jokoa Artzabalen.
  • 17:00 Apar festa, Udarregiko patio borobilean.
  • 18:00 Txokolatea Askatasuna plazan.
  • 18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
  • 19:00 Helduen danborrada.
  • 23:00 Kontzertua frontoian: Anje Duhalde bere taldearekin eta Niko Etxart Hapa Hapa taldearekin.
  • 00:30 Helduen danborrada.
  • 01:00 Kontzertuarekin jarraitzea.
  • 02:30 Txosnaguneko kontzertua: Eskean Kristo eta Eromeria.

Uztailak 2, larunbata

  • 09:00 Esnadeia txistulariekin.
  • 11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.
  • 11:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.
  • 11:00 Erraustegia Erabakiaren kamiseten salmenta postua udaletxe aurrean.
  • 12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
  • 12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean.
  • Jarraian, lore eta salda banaketa.
  • 12:30 Trikitilarien kalejira: Usurbilgo Triku Taldea.
  • 13:00 Erraustegia Erabakia herri agerraldia udaletxe aurrean.
  • 14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna plazan, Kuxkuxturekin.
  • 16:00 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia.
  • 17:00 Ur eta Zikin jolasak Artzabalen.
  • 18:00 Herri-kirolak eta idi-dema.
  • 18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
  • 18:30 Erromeria txosnetan: Oskar eta Aitziber Estanga.
  • 19:00 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta.
  • 20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan (Potxoenea ondoan).
  • 22:30 Kontzertua frontoian: Kezka+Hesian.
  • 02:30 Las Tea Party Dj´s txosnetan.

Uztailak 3, igandea

  • 07:00 Eonian! Elektrotxaranga.
  • 09:00 Gaupaseroen argazkia.
  • 09:00 Esnadeia dultzaineroekin.
  • 11:30 Zanpantzarrak.
  • 11:30 Erraldoi eta buruhandien I. Topaketa.
  • 12:00 Herri Kirolak: Gipuzkoako 2. mailako aizkolari txapelketa eta Harri Jasotzaile Txapelketa.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega jauregian.
  • 16:00 Mus Txapelketa txosnetan.
  • 16:00 Xakea haur eta helduentzat, Askatasuna plaza inguruan. Ekarri kamiseta bat eta bertan margotuko dugu!.
  • 16:30 Esku Pilota Txapelketako finalak.
  • 17:00 Burrunba elektrotxaranga.
  • 18:00 Auntoke txapelketa.
  • 18:00 Erraldoi eta buruhandien I. Topaketa.
  • 19:00 Paella lehiaketa txosnetan.
  • 20:00 Bertsolariak: Oihana Iguaran, Unai Agirre, Eli Pagola eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Iñaxio Usarralde.
  • 23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
  • Jarraian, Rukula+Erokomeri erromeria txosnetan.

Interesgarriak

  • Zirriborro Tailerrekoen eta Labore Taldekoen erakusketa ekainaren 30etik uztailaren 3ra arte Sutegiko erakusketa aretoan. Urtean zehar  landutako eskulan eta margolanen erakusketa. Honez gain, jaietako Pintura Lehiaketara aurkezturiko marrazkiak ere ikusgai jarriko dituzte, lehiaketa amaitu ostean.
  • Erraustegia Erabakia herri mugimenduak kamiseta salmenta postua jarriko du jaietan. Biltzen den dirua udazkenean erraustegiari buruz Usurbilen eta Zubietan egingo den herri galdeketa diruz laguntzeko izango da. Kamiseten salneurria, 6 eurokoa izango da.

11 telebista

11 telebistak Santixabel jaien inguruan Usurbilgo Udaleko ordezkari zein eragileekin hitz egin du eta bideo hau prestatu du, ea norbait ezagutzen duzuen… BIDEOA

Ondo pasa jaietan!

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s