Batzar Nagusiak errausketak osasunean dauzkan eraginak ikertzeko batzordea ez du sortuko

Batzar-Nagusiak-2016-06-28Batzar Nagusiak osasuna eta errausketaz ikerketa batzordearen sorrera eztabaidatzen ekainaren 28an (Arg.: Argia)

Gipuzkoako Batzar Nagusiak atzera bota du errausketak giza osasunean dauzkan eraginak ikertzeko batzorde bat sortzeko proposamena. Hain zuzen EAJ, PSE eta PPren botoekin proposanena ez da aurrera atera. EHBildu eta Ahal Dugu-Podemosek eskatua zuten, OEITeko medikuek eta GuraSOSek ekarritako adituek plazaratutako informazioei erantzunez.

Jone Cisnerosek (Ahal Dugu-Podemos) eta Iban Asenjok (EHBildu) batzordearen sorrera defenditu dute, biek herritarren artean errausketaren eta osasunaren gaiak sortzen duen kezka larria azpimarratu dute.

Xabier Ezeizabarrenak (EAJ-PNV) horrelako batzorde baten beharrik ez dagoela adierazi du, eragin kaltegarrien ebidentzia zientifikorik ez dagoelako. PSEko Eneko Anduezak ildo beretik jo du,  Zubietako erraustegiak berme guztiak edukiko dituela esanez eta EHBilduk osasunarekin alarma piztuz estali nahi duela aurreko legealdian burututako kudeaketa tamalgarria.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s