Gipuzkoa Zutikek gaur 19:00etan asanblada irekia egingo du Donostian

GZ

Gipuzkoa Zutikek Foru Aldundiko egoitza atarian protesta baketsua hasi zuenetik gaur hilabete pasa da. Ekimen ugari burutu dira bertan, gertaera gogorrak zein atseginak, elkartasuna, lankidetza, irria,… ehunka sentimendu bildu dira Gipuzkoa Plazan eta inguruetan.

Guzti honetaz eta beste hainbat gaiez hitz egiteko gaurko (ekainak 29) asanblada deitu du erraustegiaren eta eliteen aurkako mugimenduak, arratsaldeko 19:00etarako Donostian.

Ekainaren 19an egindako asanbladan erabaki garrantzitsuak hartu ziren. Bereziki, ekainaren 22ko gau eta 23 egunen ostean, beste fase bat irekitzea erabaki zuten, Donostian egon den kanpaldi iraunkorretik herrietan sortzen ari diren dinamika anitzetara pasatzea.

Une honetan etapa berria abiatu du mugimenduak. Donostiako kanpaldi iraunkorrari amaiera ematea erabaki duten arren maiatzaren 29an abiatu zuten dinamikaren jarraituko dute: “Gipuzkoa Zutik ez da bukatu, hasi besterik ez da egin. Donostiako plazak hartu ditugu eta gehiagora goaz, ilusioz bete garelako eta gure artean saretu garelako. Lotara etxera goaz, loa eta elkarren zaintza ezinbestekoa dugulako. Eta etxera goaz kaleetan ekintzak egiten jarraituko dugulako, asanbladetan elkartuko garela ziur gaudelako. Honekin etapa berri bat hasten da, erraustu gabe Gipuzkoan sua zabalduko duena. Jaietan egongo gara, udan zehar indarrak batuko ditugu. Irailean bueltatuko gara eta erraustegiaren obrak geldituko ditugu, proiektu bidegabe guztiak geldituko ditugu”.

Infornazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s