Erraustegiaren eta Ucin lantegiaren aurkako pankartak eta pintadak Santixabel jaien hasieran

incineradora-no2

 

Gaur goizean Usurbilgo kaxko ingurua pintada eta pankarta bereziekin esnatu da. Frontoian, ezkerreko horman, Usurbilen kokatua dagoen Ucin lantegiaren aurkako pintada agertu da: “Ucinek hiltzen gattu” eta Sutegi Kultur Etxeko horman erraustegiaren aurkako pankarta zintzilikatu dute: “Zuen errautsetan itoko zarete, errausketarik ez!”

Ucin lantegiarekin kexa ugari

Pintadak1Arg.: Noaua!

Azken urteetan kexa ugari egon dira. Hainbat herritarrek ere elkarretaratzeak egin dituzte Atxegaldeko errepide ondoan, batez ere auzoan egon diren eta dauden minbizi kasuekin beldurturik. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak ikerketa bat egin zuen gai honen inguruan eta badirudi minbizi kasu horiek ez dutela lantegiarekin zerikusirik. Herritarrak, bereziki Atxegaldeko bizilagunak, ez dira fidatzen. Azken bi lejislaturetako udal ordezkariak ere gai honen inguruan maiz bildu dira, arazoari irtenbidea bilatzen. Badirudi arazoak bere horretan jarraitzen duela.

Usurbilgo Udalak jakinarazita, aurtengo apirilaren 18an Ucinetik ke asko ateratzen zela-eta, zenbait herritar Udalarekin harremanetan jarri ziren, gertatzen zena salatzeko. Ertzaintzari jakinarazi ostean, hauek Ucin lantegira gerturatu ziren. Hurrengo egunean, Usurbilgo Udaleko ingurumen zerbitzuak bezperan jasotako kexen berri eman zizkieten enpresako arduradunei eta Eusko Jaurlaritzako teknikariei. Aldi berean, isuriari buruzko azalpenak ere eskatu zituen Udalak. Udalaren esanetan, apirilaren 20an (asteazkena), Ucin enpresako arduradunek erantzuna eman zuten azalpen argirik gabe. Jaurlaritzako Ingurumen sailak ordea intzidentzia bat ireki zuen Udalak emandako informazioarekin.

Informazio gehiago apirileko notizian: klik

Erraustegiaren aurkako mezua jaietan ere

Pankartak1Arg.: Noaua!

Erraustegiaren aurkako dinamina indartzen doa egunez egun eta herriz herri. Osasunaren eta ingurumenaren aldeko aldarria zutik jarraitzen du eta hori ere aurtengo jaietan nabarmenduko da. Gaur goizean Sutegi Kultur Etxeko horman erraustegiaren aurkako pankarta zintzilikatu dute: “Zuen errautsetan itoko zarete, errausketarik ez!”.

Erraustegia Erabakia herri mugimenduak ere uztailaren 2an egingo duen agerraldirako ere pankartak zintzilkikatu ditu kaxkoan. “Erraustegia egitea nahi al duzu?” Galdeketaren berri emateko Santixabel egunean, uztailak 2an, agerraldi bat egingo da. Eguerdiko 13:00etan egingo da, udaletxe aurrean, Joxe Martin Sagardia enparantzan. Galdeketa antolatzen dabiltzan herritarrek agerraldi jendetsua izatea nahi dutela jakinarazi dute eta dei egin diete usurbildar eta zubietarrei bertara gerturatzeko.

Pankartak4Arg.: Erraustegia Erabakia

Gaur 18:30ean manifestazioa

Erraustegiari azken bultzada 3

Ekainaren 30ean (osteguna) txosnako batzordeak erraustegiaren aurkako manifestazioa antolatu du, arratsaldeko 18:30ean. Mikel Laboa plazan kokatua egongo den txosna gunetik abiatuko da manifestazioa eta herria zeharkatuko du.  Herritarrei mobilizaziora batzeko deia egiten diete.

udarako abestia

a

Erraustegiaren gaia pil-pilean dago, Santixabeletan eta Gipuzkoa osoko jaietan. Hementxe duzue adibide bat; “Lxs niñxs de la incineradora” izeneko taldeak, abestia ezagun bat bertsionatuz  erraustegiaren aurkako kanta sortu du. Udako abesti bihurtu nahi dute, Euskal Herri ospatuko diren jaietan entzun eta dantzatzeko.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s