Ostiralean Erraustegia Erabakia mugimenduak deituta bilera irekia egingo da Potxoenean

U2Ostiral honetan, uztailak 8, Usurbilgo Erraustegia Erabakia taldeak bilera irekia antolatu du irailaren 30ean, urriaren 1ean eta 2an Usurbilen eta Zubietan egingo den herri galdeketa prestatzen joateko. Udalari erraustegiari buruzko herri galdeketa antolatzea debekatu ostean, herritarren esku geratu da antolaketa lana. Zer lan eskatuko duen jakinda, laguntza beharko dela jakinarazi du mugimenduak. Bilera arratsaldeko 18:30etan izango da, Potxoenean. Herritarrei bileran parte hartzeko deia luzatu zaie.

Erraustegia egitea nahi al duzu?

Erraustegia Erabakia mugimenduak deituta, Santixabel egunean agerraldi jendetsua egin zuen, udazkenean egingo den kontsultari begira argibideak emateko eta galdeketa egingo dela adierazteko.

“Gizartean kezka eta eztabaida sortzen duen gaia izanda, herriari hitza eman behar zitzaiola esan genuen orduan eta gauza bera berresten dugu gaurkoan ere: Proiektatuta dagoen erraustegia herritarron diruarekin eta osasunarekin ordaindu behar bada, herritarroi galdetu behar zaigu ea nahi dugun ala ez. Era honetara, Usurbilen bertan galdeketa egitea proposatu genuen, Udalak antolatutakoa eta berme guztiak izango zituen galdeketa, hain zuzen ere. Eskaera hori egiteko sinadura bilketa abiatu genuen eta urtarrilaren 20an 1.185 sinadura aurkeztu genizkion Usurbilgo Udalari. 1.185 sinadura, 1.185 arrazoi sendoak gure etorkizuna bozkatua izan dadila eskatuz”.

“Galdera bakarra izango da egingo duguna. Eta galderari baietz edo ezetz erantzun beharko zaio. Xinple eta gardena, prozesu osoa izango den bezala: Erraustegia egitea nahi al duzu? izango da erantzun beharreko galdera. Oraindik usurbildar eta zubietarroi inork egin ez digun galdera, hain zuzen ere”.

www.erraustegiaerabakia.wordpress.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s