Bristol hirian hondakinak gestionatzen dituen enpresako Lucie Pecinkova Usurbilen izan da

Bristol UsurbilenXabier Arregi (Usurbilgo alkatea), Lucie Pecinkova, Irati portu (atez ateko langilea) eta  Alaitz Aizpurua (zinegotzia). Arg.: Usurbilgo Udala

Pasa den astean Erresuma Batuko Bristol hirian hondakinak gestionatzen dituen enpresako Lucie Pecinkova Usurbilen izan zen. Usurbilen atez atekoak dituen ezaugarriak ezagutzeko asmoarekin etorri zen eta Usurbilek hondakinen bilketan garatu dituen prozedurak ezagutu zituen. Bisita honetan Usurbilgo udal ordezkariak berarekin izan ziren.

Usurbilgo Udalak Luciek jaso duen esperientzia azaltzeko hainbat galdera egin dizkio webgunean, hementxe duzue elkarrizketa:

– Zergatik etorri zara Usurbilera? Zerk erakarri zaitu?

Hiru urte baino gehiago daramazkit Erresuma Batuko Bristol hiriko hondakinak gestionatzen dituen enpresan lan egiten, eta horren aurretik beste hainbat tokitan aritu izan naiz lanean, betiere arlo berdinean. Europan dauden sistema ezberdinetatik ikasi nahiko nuke, ingurumenarekin ahalik eta ardura gehienarekin lan egiteko eta, era berean, modu eraginkor eta ekonomiko batean. Lanean nenbilela, Europan dauden kasu bereziengatik interesatu nintzen, eta horrela aurkitu nituen Usurbil eta Hernani. Guztiz harrigarriak iruditu zitzaizkidan, eta lehen pertsonan ezagutu nahi nituen, horregatik etorri naiz.

– Zein sistema eredu duzue gaur egun Bristolen?

Bristolen bi eredu ditugu: etxe soiletan atez atekoa erabiltzen dugu, eta solairu askoko eraikinetan ohiko zaborrontziak erabiltzen ditugu. Horrek arazo bat dakar, birziklapen tasa asko jaisten duela, beraz irtenbide bat bilatzen ari gara. Eraikin soiletan, birziklapen tasa %40koa bada, eraikin handiagoetan %10era jaisten da.

– Eta zein sistema motara bideratzea gustatuko litzaizuke?

Atez atekora, zalantzarik gabe, oso ondo funtzionatzen duelako. Gainera, Usurbilek zerbait erakutsi dit. Erresuma Batuan, eta Bristolen bereziki, etxebizitza gehienak eraikin solteetan egoten dira, eta horrek atez atekoaren lana errazten du. Hala ere, Bristolen 500.000 biztanle bizi gara, eta horietako asko eraikin handiagoetan bizi dira. Uste genuen zaila izango litzatekeela atez atekoaren eredua eraikin handiagoetan ezartzea, baina Usurbilek erakutsi digu guztiz posible dela, hemen ere horrelako egiten delako. Horrez gain, azken urteetan Bristoleko Udalak bere egin du ‘Zero Zabor’aren filosofía, eta 2020rako %65eko tasa lortu beharko genuke, beraz orain artekoan sakondu eta eredua hobetu beharko dugu.

– Nola ikusten duzu Usurbilen ezarrita dagoen eredua?

Zail ikusten dut hobetzea, egia esan. Honen inguruan irakurri nuenean konturatu nintzen ongi funtzionatzen zuela, baina lehen pertsonan ikusi ondoren are argiago daukat. Nire adibide utopikoa eraikitzeko hainbat puntu ditut sailkatuta, eta esan behar dut adibide horretan agertzen diren puntu gehienak Usurbilen gauzatzen direla. Zalantzak nituen nire adibide utopikoarekin, baina Usurbilen ikusi dut guztiz gauzagarria dela.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s