Larunbatean Santa Barbara mendian burutuko den “Hartu Trena” ekimenean parte hartzeko deia

Sare

Lasarte-Oriako Sarek Hernaniko taldearekin batera, “Hartu Trena” ekimena antolatu du larunbaterako (uztailak 16) Santa Barbarako tontorrean. Ekimen honetan gaixotasun larria espetxean bizi duten presoek osasunerako duten eskubidea aldarrikatuko da.

Goizeko 10:30ean Lasarte-Oriako Zabaletako plazatik aterako dira eta 11:00etan Hernaniko Gudarien plazatik. 12:00ak alderako gailurrera igoko dira. Lasartearrak, hernaniarrak eta inguruko herrietakoak ekimenean parte hartzera deitu ditu Sarek osasunaren arloko langileak eta herritarrak Osasun eskubidea bermatu dadin aldakarrikatzeko:  “Santa Barbarara mendi martxa! Ibon, Gari eta larriki gaixo dauden beste presoak etxera!!! Uztailak 16, larunbata, 12:00etan Santa Barbaran: Txalapartariak, bertsolariak, dantzariak, manifestuaren aurkezpena eta hamaiketakoa (norberak eramana). Irteerak: Lasarteko Zabaleta auzotik 10:30ean eta Hernaniko Gudarien plazatik 11:00etan. ZATOZTE!!!”

Lasarte-Oriako osasungintzako langileek sinatu duten manifestua zabalduko da bertan. Manifestuak gaixotasun larria espetxean bizi duten presoek osasunerako duten eskubidea du oinarri. Egoera horretan Ibon Fernandez Iradi lasartearra eta Garikoitz Arruarte hernaniarra daude. Esklerosi anizkoitza du lasarteoriatarrak eta espondilitis ankilopoietikoa hernaniarrak, gaixotasun kroniko sendaezinak biak.

Osasungintzako langileen atxikimenduak

Osasungintzan diharduten langileen atxikimendua jasotzen ari da Sare:Presoen eskubideak babesteko trenak, bere martxan, aurrera darraien seinale da. Aurrez Errenterian edo Ondarroan bezala, gaixo larri dauden presoen herrietatik pasatako trenak Lasarte-Oria eta Hernani lotuko ditu oraingoan. Berezia du bagoi bakoitzean daraman zama, biltzen ari den babesa. Eta bereziagoa helmuga: dagozkien eskubideak lortzea”.

Informazioa gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s