“Laboaren uztaila” ostegunetan: Pelax-Physis, Joseba B. Lenoir eta P. Irigoyen-Larrazken Orkestra

Gaztetxea

Usurbilgo Gaztetxeak  antolatuta Laboaren Uztaila musika emanaldiak aurrera  jarraitzen dute. Lehen emanaldia pasa den uztailaren 7an eskaini zen, Ortomotorren musika emanaldia hain zuzen ere. Uztaileko ostegunetan emanaldi gehiago egongo dira, guztiak Mikel Laboa plazan. Gogoratu ekimen hau egungo musika bakarlari euskaldunak ezagutarazteko eta Mikel Laboa omentzeko helburuarekin egiten dela.

Uztailak 14, osteguna

Laboarenuztaila14

  • 20:30 Afari beganoa borondatearen truke.
  • 22:00 Pelax eta Physis vs Nomos, bi bakarlari elkarrizketa musikatuan. Unai Pelayo “Pelax” donostiarra da. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen. 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaleratu zuen, Pillotegiko saioak, lokalean perkusionista baten laguntzarekin zuzenean grabaturikoa. Abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean. Geroztik bakarka zein taldearekin aritzen da, eta 40 kontzertutik gora eskaini ditu. Beñat Antxustegi (Donostia) “Xikinkei” eta “Txemak” taldeetan aritutakoa da. 2010ean hasi zen bakarkako abestiak sortzen “physis versus nomos” izenarekin. Bi diskoren ondoren “Saudade” izango den hirugarrena bukatzen ari da.
  • Oharra: emanaldia, borondatearen truke.

Uztailak 21, osteguna

laboarenuztaila21

  • 22:00 Joseba B. Lenoir.
  • Joseba Baleztena Beran (Nafarroan) hasi eta hezi zen musikaria, SextySexers taldearekin handitzen joan zen, Gasteizen, Sumision City Blues taldeko partaidea da eta Bartzelonan ere aritzen da musikari gisa. Baina dagoeneko lortu du bere zigilu propioa. Eta hori erakusten zuen ‘Instroak Vol. 2’ grabazioan. 2013ko abenduan kaleratu zen ‘Tenpesta’ diskoa aurkeztuko du musikariak, oraingoan kantu formatuari atxikiago. Instrumentu ia guztiak jotzeaz gain abesteko ardura ere bere gain hartu du. EP berri honetan berriz ere Felix Buff (Willis Drummond, Napoka Iria, Los Separatistas…) aurkituko dugu baterian, baino Aitor Goikoetxeak (Sons of Woods, Berri Txarrak ohia) ere parte hartu du ‘Erraietatik Erran’ izeneko kantuan.
  • Informazio gehiago: http://josebablenoir.bandcamp.com
  • Oharra: emanaldia, borondatearen truke.

Uztailak 28, osteguna

Laboarenuztaila28

  • 22:00 Paxkal Irigoyen eta Larrazken Orkestra.
  • Zezenaren Taldea edo Bilau taldearekin musika estilo ugari jotzen ditu. Oraingoan, Paxkalek proiektu pertsonalagoa eskaintzen du, post rock eta folk orkestralaren mugetan. Larrazken Orkestrak oholtza gainean lagundurik, biolontxelo, biolin, gitarra elektriko, esku soinu eta ahotsak elkartuko ditu.
  • Oharra: emanaldia, borondatearen truke.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s