Gaur arratsaldeko 18:30ean Erraustegia Erabakiak antolatua bilera irekia Potxoenean

U2Gaur (uztailak 14) arratsaldeko 18:30ean, Usurbilgo Erraustegia Erabakia taldeak bilera irekia antolatu du irailaren 30ean, urriaren 1ean eta 2an Usurbilen eta Zubietan egingo den herri galdeketa prestatzen joateko. Gogoan izan Udalari erraustegiari buruzko herri galdeketa antolatzea debekatu ziola Espainiako Gobernuak eta  herritarren esku geratu dela galdeketaren lana egitea.

Erraustegia Erabakia taldeko lagunek laguntza behar dela adierazi dute eta horretarako zubietar, aginatar eta usurbildarrei dei egin diete gaur Potxoenean egingo den bileran parte hartzeko: “Guztion laguntza beharrezkoa izango da ekimen hau aurrera ateratzeko. Animatu!

bolondresak behar dira

Erraustegia Erabakia irailetik aurrera herri galdeketaren lan dinamikan buru belarri sartuko dela iragarri du eta guztia ondo joateko herritarren partehartzea ezinbestekoa izango da. Aurre lanetarako edota galdeketa egunetarako bolondresak behar direla jakinarazu du mugimenduak.

Herri galdeketan baliabide informatikoak erabiliko direnez, aipamen berezia egin dute informatikan trebatutako pertsonen laguntzarako.

Gastuei aurre egiteko diru-laguntza

Kamisetak u2Herri galdeketak eragingo dituen gastuei aurre egiteko diru-laguntza ekimena martxan dago. Batetik, Santixabel jaietan kamisetak salgai jarri ziren 6 euroren truke. Oraindik eskuratu ez baduzue  Noaua! Kultur Elkarteko egoitzan egongo dira uztailaren 19ra arte. E-postaz ere eskaera egin daiteke, erraustegiaerabakia@gmail.com helbidera idatzi eta eskatu zure kamiseta. Eta bestetik, kamisetez gain, kontu zenbaki bat ireki dugu Laboral Kutxan, nahi duenak bertan diru ekarpenak egin ditzan: ES 36- 3035 0140 37 1400030079.

Nola parte hartu daiteke?

Interesadunek ostegun honetan (uztailak 14) 18:30ean Potxoenean egingo den bilerara gerturatu daitezke edo e-posta bidali erraustegiaerabakia@gmail.com-era, laguntza emateko non egongo zareten prest esan besterik ez da egin behar.

informazioa

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s