Asteartean Buruntzaldea Zutikek asanblada irekia egingo du Usurbilen

GZ

Buruntzaldea Zutik mugimenduak (Usurbil, Lasarte, Hernani, Urnieta, Andoain eta Astigarrako herritarrez osatua) astearte honetan (uztailak 19) asanblada irekia egingo du Usurbilen, Askatasuna Plazan arratsaldeko 19:00etan. Astearteroko dinamikari eutsi nahi dio bailara mailarako mugimenduak. Aste batean asanblada egiteko asmo dute, eta hurrengoan ekintza bat. Mugimenduak adierazita, asanblada ibiltaria izango da, herriz herri lekuz aldatzen joango da.

“Ez dago behetik gora eraikitzen ari garen hau geratuko duenik. ADI LAGUNAK! ZABALDU! Gaur izango da Buruntzaldea Zutiken hirugarren asanblada. Lasarte-Oria eta Hernanikoaren ondoren, usurbildarrek hartu dute antolatzeko ardura. Gaur, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Usurbilgo Askatasuna Plazan (frontoiaren atzeko plazan) elkartuko gara.
LAGUNDU MEZUA ZABALTZEN! ELKARBANATU!”

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s