Zubietako Herri Jaiak uztailaren 23tik 31ra

Zubietako jaiak2

Uztailaren 23an hasiko dira Zubietako Herri Jaiak eta uztailaren 31n amaituko dira.  Jai hauek Zubietak duen herri izaera eta herritarren arteko harremanak sendotzeko tresna bilakatu asmo dute jai batzordeko lagunek.

Egitarau zabala antolatu dute Zubietako Jai Batzordeko lagunek. Horien artean aipatzekoak Erraustegiaren Aurkako Zubietako Taldeak antolatuta bingo herrikoia, Zubietako Herri Jaien Egitarau erakustaldia Kaxkapen, Errebote jokoaren azalpenak, Errebote Plazan, “Hoi denk hoi, habilidadia!”, herritarron talentuen erakustaldia….

Zubietako jaiak1

Uztailak 23, larunbata: Mozorro Eguna

  • 12:00 Jaien hasiera, txupinazo eta Zubietarron III. Argazki herrikoi erraldoiarekin. Ez ahaztu zure mozorroa!
  • Segidan, txosnen irekiera eta “fotokola”.
  • 14:00 Herri bazkaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik.
  • Bazkalostean Bingo herrikoia, Erraustegiaren Aurkako Zubietako Taldearen eskutik.
  • 18:00 Elektropatxaranga-ren laguntzarekin poteo herrikoia.
  • 22:00 DJ Aros-en eskutik dantzaldia.
  • 00:00 Tajon Prieto y Los Cuajolotes taldearen emanaldia.
  • Jarraian, DJ Aros-ekin dantzaldiaren jarraipena, zapata zolak urratu arte!

Uztailak 24, igandea: Jubilatuen Eguna

  • 9:30 Meza
.
  • 11:30 Herriko gaztetxoen eskutik, Joko Garbi erakustaldia Errebote Plazan.
  • 12:30 Emakumeen pala partida Errebote Plazan: San Sebastian-Arrillaga eta Otaegi-Erasun
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria, Barazar Jatetxean.
  • 17:30 “Hoi denk hoi, habilidadia!”, herritarron talentuen erakustaldia.
  • Ondoren, Buruhandiak.
  • 19:30 Sardin eta piper jatea.
  • 23:30 Bi Bala taldearen kontzertua.
  • Jarraitzeko, Laiotz erromeria taldearekin goizaldera arte dantza egiteko aukera.

Uztailak 25, ASTELEHENA: Santio Eguna

  • 09:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
  • 10:30 Meza Nagusia.
  • Ondoren, hamaiketakoa eta soka dantza.
  • Arratsaldean zehar, Zubietako Herri Jaien Egitarau erakustaldia Kaxkapen.
  • 17:30 Toka txapelketa.
  • Jarraian, buruhandiak.
  • 18:30 Patxi Ta Konpainia taldearekin dantzaldia.

Uztailak 27, ASTEAZKENA: Oilasko Biltzaileak

  • 06:00 Oilasko biltzaileen irteera trikitixa doinuekin alaituta.
  • 14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 29, ostirala: Umeen Eguna

  • 10:00 Jolasen hasiera.
  • 13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
  • 16:00 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.
  • Ondoren, jolasen jarraipena.
  • Jarraian, txokolatada eta buruhandiak.
  • 19:30 Ur jolasak.
  • 22:30 Bertsolariak: Oihana Iguaran, Iker Zubeldia, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluze. Gai jartzailea: Asier Azpiroz.

Uztailak 30, larunbata: Gaupasa Eguna

  • 12:00 Sagardo dastaketa, eta pintxoak txosnan.
  • 16:00 Mus txapelketa (15:30tan izen ematea).
  • 17:30 Herritarron arteko sukaldaritza proba.
  • 00:00 Kontzertuak: Lauroba eta Gozategi. Oihan Vega DJ-arekin goizaldera arte luzatuko da gaua.

Uztailak 31, igandea: San Inazio Eguna

  • 09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
  • 09:30 Meza.
  • 11:00 Errebote jokoaren azalpenak, Errebote Plazan.
  • 11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
  • 14:00 Zikiro jatea.
  • 18:00 Gorritiren Showa.
  • Ondoren, buruhandiak.
  • 23:30 Azken urteetako jaietako argazki erakustaldia, Errebote Plazan.
  • 00:00 Herriko jaien amaiera Lekittoko Deabruen eskutik.
    Amaitzeko, musika txosnan.

Oharrak

  • Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
  • Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
  • Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

Ondo pasa jaietan!

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s