Zubietako erraustegiaren proiektuaren aurrean herri galdeteka antolatzeko asmoz sortutako Usurbilgo Erraustegia Erabakia plataformak atzo goizean urriak 2rako ezarri den protokoloa eta arauak zehaztu zituen Potxoenean egindako agerraldian. Maialen Unanue eta Patxi Azpirotzek, herri plataformaren izenean, protokoloaren nondik norakoak azaldu eta hainbat datu eman zituzten Usurbilen eta Zubietan prestatzen ari den kontsultari buruz.
a
Prozeduraren gakoak
- Usurbilen eta Zubietan erroldatutako 16 urtetik gorakoek parte har dezakete kontsultan. Orotara, 4.106 pertsona dira botoa emateko aukera izango dutenak.
- Galdera hauxe izango da bozkatu beharrekoa: Erraustegia egitea nahi duzu ala ez? Galderari erantzuteko, bi bozka paper egongo dira: BAI eta EZ hitzak inprimatuta dutenak.
- Auzo desberdinetan egingo da galdeketa. Mahaiak bertara eramango dira eta auzoetan jarriko diren mahaietan bozka daiteke.
Egutegia
- Irailak 30, ostirala. 16:00 – 20:00. Aginaga
- Urriak 1, larunbata. 09:00 – 14:00. Santuenea
- Urriak 1, larunbata. 16:00 – 20:00. Zubieta
- Urriak 2, igandea. 9:00 – 20:00. Kaxkoa
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Bozkatu ahal izateko nortasuna, bizilekua eta adina frogatzen duen agiria aurkeztu beharko da. Horretarako, ondorengo dokumentu original hauetako bat erakutsi beharko da mahaiaren aurrean:
- Nortasun Agiri Nazionala (DNI-NAN)
- EHNA + Errolda agiria
- Pasaportea
- Gidabaimena
- Espainiar estatuak herritartzat hartzen ez dituen pertsonek
hauetako dokumentu bat erakutsi beharko dute: Bizileku-txartela, jatorrizko estatuak jaulkitako nortasun agiria edo pasaportea, nortasun agiria / ziurtagiria edo gidatzeko baimena.
Bi kasutan, atzerritarra izan ala ez, aurkeztuko den dokumentuan bizitokia Usurbil edo Zubieta dela agertu beharko da. Hala ez bada, udalaren erroldatze ziurtagiria eraman beharko da.
Bozka zenbaketa
Bozka zenbaketa ekitaldi publikoan egingo da. Emaitzaren akta altxatuko da eta emaitza herritarrei, Donostia eta Usurbilgo udalei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinaraziko zaie.
Berme Batzordea
Gardentasuna eta zuzentasuna bermatze aldera, Berme Batzordearen osaketa lanean dabil plataforma. Herritarren artean osatuko da Berme Batzorde hori eta nortzuk osatzen duten jakinaraziko dute aurrerago. Berme batzordearen zeregina galdeketa prozesu osoa ikuskatzea eta protokoloak ezartzen duenaren arabera betetzen dela bermatzea izango da.
Informazio gehiago: