Zubietako ur zikin gehienak jaso eta Loiolako araztegira bideratzeko obrak hasi dira

zubieta

Usurbilgo Udalak uztailaren 18ko astean Lasarte-Oria eta Usurbilgo kolektore nagusiaren eta Zubietako saneamenduaren arteko loturaren eta Hondakin uren ponpalekuaren proiektua egikaritzeko obrak hasiko direla jakinarazi du.

Helburuak

  • Gaur egun Zubietan ubidera isurketak egiten diren gunearen alboan, hain zuzen Aliriko zubia eta Zerrategiaren arteko lur saillean, Hondakin Uren ponpalekua eraikitzea.
  • Egun Añarbek kudeatzen duen Lasarte-Oria eta Usurbilgo interzeptorearekin lotura egingo da Zubietako saneamendu sarean kolektore berri baten bidez.

Loiolako araztegira

Lan hauekin, Zubietako ur zikin gehienak jaso eta Loiolako araztegira bideratuko dira.

340.000€-ko aurrekontua

Obralanen aurrekontua guztira 340.000€ ingurukoa izango da eta, Añarbeko Urak S.A.k bere gain hartuko ditu. Urbycolan, S.L. enpresa hautatu da lanak egiteko. Lau hilabeteren buruan egingo dira obrak, azaroaren amaieran amaituta izatea espero da. 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s