Xabier Arregi: “Erraustegia ingurumen arazo bat ez ezik, problema etikoa eta demokratikoa bihurtu da”

xabier-arregi

Ostegun honetan (uztailak 28) Zubietako erraustegiaren proiektuak urrats berezia egin dezake, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) azpiegitura eraiki eta kudeatzeko baldintza-pleguak onartzeko asmoa baitu. Osteguneakoaren inguruan Xabier Arregi Usurbilgo alkateak udalerriak kate motzean lotu nahi dituztela adierazi du Argia astekariak egindako elkarrizketan. Horren eraginez, gaur (uztailak 26) Usurbilgo udal plenoan proposatuko dute batzorde batek aztertzea juridikoki, ekonomikoki eta teknikoki San Markotik –eta ondorioz GHKtik– ateratzeko aukera.

Xabier Arregi:

  • “Erraustegia ingurumen arazo bat ez ezik, problema etikoa eta demokratikoa bihurtu da. Eta bultzatzaile nagusiek ere badakite. Horregatik ari da izaten prozesu hau opakoa eta hain azkarra. Atzeraezinezko puntu batetara eraman nahi dute, eta horretarako, uztailaren 28an, opor giro betean onartuko dituzte pleguak. Adierazgarria da oso. Baina, hain zuzen ere, presaka aritze horrek akatsak ekartzen ditu eta, hartzen badute, erabaki okerra hartuko dute mamiz eta formaz”.
  • “Usurbilen kasuan San Marko Mankomunitatetik aterako ginateke, eta horrek berez ekarriko luke GHKtik ateratzea. Behartutako egoera honetan hau ere aztertuko dugun aukera da. Iruditzen zaigu usurbildarrei zor diegula azterketa hori, eta herritarrekin arduraz eta begirunez jokatzeak ezinbestez eskatzen duela hori. Usurbilek %83tik gora birziklatzen du, poligono industrialak eta kale-garbiketa barne hartuta. Nolatan ez dugu ba aukera hori aztertuko?”
  • “Bistan da gai honek buruhauste handia eragin duela udaletan. Bereziki birziklatze tasa altuak dituzten udalak kezkatuta daude, eta gaia aztertzen ari dira. Baina, kezka hori orokorra da, eta oraingoz bilketa selektiboan hain emaitza onak ez dituztenek ere, etorkizuna hipotekatu nahi ez dutenez, kezkatuta daudela azaldu dute. Gu prest gaude elkarrekin aritzeko”.

Elkarrizketa osoa: www.argia.eus

Gaur 18:00tan osoko ohiko bilkura

usurbilgo+udalaGaur, asteartea, (uztailak 26) osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke. Bilkuraren amaieran, galdera eta eskaeren orduan hitza hartzeko aukera dago.

Gai zerrenda:

  1. Aurreko akten onespena: 2016ko apirilaren 26ko akta. 2016ko maiatzaren 10eko akta. 2016ko maiatzaren 31ko akta.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko ekainaren 20tik uztailaren 15era (2016/0603- 2016/0721).
  3. Hondakinak kudeatzeko eredu propio bat garatzeko bidean, hondakinen tratamendu zerbitzua emateko dauden aukerak aztertzea.
  4. Galdera-eskaerak.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s