Ostegunean Donostiako Gipuzkoa Plazara maindire txuriekin gerturatzeko deia

Uztailak28

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ostegun honetarako (uztailak 28) Donostiako Foru Aldundira maindire txuriekin gerturatzeko deia egin du. “Zuen negozioa. Gure minbizia” lemapean Gipuzkoa Plazan jarri da hitzordua, goizeko 11:00etan.

Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak (GHK) ostegunean bertan bilera egingo du Foru Aldundian, Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren baldintza-plegua onartzeko. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren esanetan erabakia oso garrantzitsua izango da: “Gipuzkoarron poltsikoak hipotekatuko ditu, 2051. urtera arte! Izan ere, erraustegiak, aurrera egiten badu, hondakinak ez ezik diru publiko asko ere erreko du. Eta diru hori, nahitaez, gipuzkoarron poltsikoetatik aterako da, zerbitzu pulikoen, gizarte-laguntzen edota udal aurrekontuen kaltetan. Baina erraustegiak euro bateko kostua izango balu ere, garestiegia izango litzateke, herritarren osasunari buruz ari garelako”.

Ekitaldia ikusgarriago egite aldera, Mugimenduak eskatzen die parte hartu behar dutenei maindire zuri bat eramateko (edo anbulantzietan eta kirol proben bukaeran erabili ohi diren manta termiko horietako bat): “Ez da ezinbestekoa, jakina, baina, esan bezala, ekitaldia ikusgarriagoa egiten lagunduko dute”.

sei hilabeteko luzamendua

Prentsaurrekoa

Pasa den astean Hondakinak kudeatzeko Gipuzkoak behar dituen azpiegiturei buruz hausnartzeko eta eztabaida serio, sakon eta partekatua egiteko sei hilabeteko luzamendua eskatu zioten EAJ eta PSEri eragile hauek: EH Bildu, Ahal Dugu, Ezker Anitza, Equo, ELA, LAB, ESK, CCOO, STEILAS, Eguzki eta Erraustegiaren Kontrako Mugimenduak.

Emandako azalpenak osorik irakurtzeko: klik

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s