Usurbilgo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana landuko du Udalak

berdintasuna

Usurbilgo Udalak Usurbilgo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana landuko du. 2010. urtean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Tokiko Plana martxan jarri zuen, 4 urteko epealdirako. Oraingo honetan II. Planaren diseinuari ekingo dio.

Udalerrian berdintasuna sustatzeko, politika zehatzak eta planifikatuak martxan daude eta orain arte egindako lanaren balantzea egiteko unea dela ikusi du Udalak. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana (2017-2020) diseinatu aurretik, aurreko planaren ebaluazioa egin nahi da, eta berdintasunaren ikuspegitik egungo egoeraren gakoak non dauden aztertu nahi dira: “Modu honetan, jakin ahal izango dugu, azken urteetan, berdintasunaren bilakaera nolakoa izan den, zertan egin dugun aurrera eta zertan ez”.

Bi lanketa garrantzitsu egitea aurreikusten dira:

  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren ebaluazioa.
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planaren diseinua.

Lan hauek guztiak egiteko, parte-hartzeko prozesua jarriko da martxan, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzaz. Hainbat iturritatik eratorritako datuak aztertzeaz gain, informazio kualitatiboa jasotzeko eta lantzeko hainbat bide jorratuko dira.

EBALUAZIOA ETA GAUR EGUNGO EGOERA AZTERTZEA

Udaleko zenbait ordezkariei nahiz hainbat herritarrei elkarrizketak egin zaizkie apirilean. Berdintasunaren eremuan orain arte egindako lanaren nahiz etorkizunerako erronkei buruzko informazioa eskuratu aukera izan du Udalak.

Herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko asmoz eta berdintasuna nola bizi eta sentitzen duten jakiteko, uztailaren 20tik abuztuaren 15era bitartean herritar guztien eskuragarri galdetegi bat jarri da Udalaren webgunean (www.usurbil.eus) nahiz herriko hainbat txokotan: Oiardo kiroldegian, osasun-zentroan, Potxonean, Sutegi liburutegian eta Jubilatuen Elkartean.

II PLANAREN DISEINUA

Behin aurreko plana ebaluatuta eta gaur egungo egoeraren gaineko azterketa eginda, herritarrekin bi tailer egingo dira irailean eta urrian egindako lanketa kontrastatzeko eta plan berria diseinatzeko.

Iraila, urria eta azaroan ordezkari politiko eta udal-langileekin elkartuko dira, ebaluazioaren berri emateko eta plan berria diseinatzeko.

Ondoren, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana onartuta, prozesuak emandako emaitza gizarteratu egingo da.

PARTE HARTZEKO AUKERA

Usurbilgo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planaren diseinuan parte hartu nahi duten guztiek Udaleko berdintasun-teknikaria den Maria Salsamendirekin harremanetan jar daitezke 943 377 110 telefono-zenbakira deituz.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s