Abuztuaren 7an ‘Dispertsioa stop. Etxean eta bizirik nahi ditugu!’ lemapean hondartzetara joateko deia

EtxeratA7kartela

Etxeratek (euskal errepresaliatu politikoen senide eta lagunen elkartea) abuztuaren 7an Euskal Herriko hondartza ezberdinetan dispertsio politikaren amaiera eskatzeko kontzentratuko dela iragarri du.  Usurbildarrei Oriora gerturatzedeko deia egin zaie. Urtero egiten den moduan, euskal preso eta errefuxiatuen banderolekin joatea eskatzen da.  Era berean dispertsioaren amaieraren aldarria edozein lekuetara beraiekin eramaten duten pertsonei, sare sozilaletan euren argazkiak zabaltzeko eskatu du Etxeratek (#dispertsioaSTOP #STOPdispersión).

A7-2014Arg.: Xingola

Hona ekimenak egingo diren hondartzen zerrenda:

  • Deba, Zarautz, Orio eta Donostian, 12:00etan.
  • Laida, Lekeitio, Ondarru, Bakio eta Muskizen,  12:00etan.
  • Mutikun, Laidatxun eta Ean, 13:00etan.

Etxeraten adierazpena

EtxeratA7

Beste behin, urtero bezala, Euskal Herriko hondartzetan kontzentratuko da Etxerat salbuespeneko kartzela politika baten ondorioak salatzeko. Beste behin ere, urtero bezala, euskal preso politikoentzat eta guretzat, senide eta lagunentzat, ETAk borroka armatua utzi zuenetik, guretzat ez delako ezertxo ere aldatu. Duela 5, 10, 20 edo 27 urte bezala, salbuespeneko politika baten ondorioak pairatzen jarraitzen dugu.

Duela 27 urte, gure borondatez egiten ez ditugun bidai batzuetan gure bizitza arriskuan jartzen dugu. Adinduak diren gure senideak nekatuta eta azkenean gaixoturik ikusten ditugu milaka orduko eta milaka kilometro kotxe edo autobus baten eserlekuan igarotzeagatik. Adingabekoak ikusten ditugu, urduri eta nekatuak, euren jolas edo ikasketa orduak galtzen dituzte, haurtzaroko orduak, arrazoi beragatik. Bidai amaigabeetako asteburuak ikusten ditugu bata bestearen jarraian, gure osasun fisiko eta psikikoa zein gure ekonomia nola higatzen den ikusten dugu. 16 hildako ikusten ditugu. Eta dispertsio politikaren arduradunek zein aldekoek darabilten argudio bat bera ere ez, ez dio mendekua baino beste arrazoiri obeditzen. Ezta bat ere.

Dispertsioa, salbuespeneko politika bat, ia hiru hamarkada dituen anomalia bat da. Normaltasunez hartua izatea onartu ezin dugun anomalia bat, euskal gizarteak ezin duelako normaltasunean bizi. Ehundaka familien gainean, milaka pertsonen gainean, egunez egun, dispertsioaren ondorioen zama erortzen delako: oinazea eta mina.

Ez gaitezen okertu: euskal gizartea ez da normaltasunean bizi. Egungo kartzela politikaren arduradunek, bere mantentzearen aldekoek, eskubide hori debekatu diote. Horregatik, hondartzetan izango gara: beste behin, isilarazitako egoera bati ahotsa eman nahi diogu, eskubideak urratzen dituen politika baten jaiotzatik sortzen den egoera bat, eta bere helburu bakartzat, oinazea betikotzea duena. Ahotsa jarri nahi diogu, argi geratu delako dispertsio politikaren arduradun eta aldekoek bere fruituak goraipatzen dituztelako, baina ez dute gogoko emaitza horiek zeintzuk diren ezagutuak izatea.

Ardurarekin dugun hitzordua da, dispertsioa desagertzen den eguna iristen denean, pertsona guztien Giza Eskubideekiko errespetuak tokia hartuko diolako mendeku eta oinazeari. Gogorarazi nahi dugu ere, dispertsioaren amaieraren aldarria edozein lekuetara beraiekin eramaten duten pertsonei, euren argazkiak espero ditugula gure sare sozialetan.

ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGU. DISPERTSIOA STOP.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s