Donostiako Musika Hamabostaldia Zubietan eta Usurbilen izango da

Hamabostaldia

Donostiako Musika Hamabostaldia abuztuaren 4ean Zubietan eta abuztuaren 7an Usurbilen izango da; Kresala Dantza Taldea Zubietan eta Esteban Landart Usurbilen.

Musikarekin lotutako ekimen honetan opera, balleta, orkestra sinfoniko handiak, ganbera talde txikiak, organo erromantikoa, abesbatzak, musikagile garaikideak, etorkizun oparoko bertako artistak, nazioarteko musikari apartak, haur ikuskizunak… ikusteko aukera egoten da.  Kursaal eta Victoria Eugenia egoitza nagusietatik harago entzuten da, Donostiako nahiz Gipuzkoako hainbat espazio paregabetara heltzen baita, Zubietan eta Usurbilen esaterako.

Abuztuak 4, osteguna

Kresala Dantza Taldea | Donostiako Musika Hamabostaldia

Kresala Dantza Taldea Zubietako hipodromoan izango da. Euskal dantza bitarteko dela, Jorge Oteizaren lana gogoratuko dute 30 dantzarik eta 2 clownek, Donostiako hipodromoak ehun urte betetzen dituen honetan. Ikuskizuna arratsaldeko 20:00etan izango da. Sarrera doan.

Abuztuak 7, igandea

Kresala Dantza Taldea | Donostiako Musika Hamabostaldia

Esteban Landart organujolea Usurbilgo Salbatore Elizan izango da. Hiru konpositore handiren hiru lan handi interpretatuko dira Usurbilgo Mutin/Cavaillé-Coll organo interesgarrian. Musika emanaldia arratsaldeko 20:00etan izango da. Sarrera doan.

Informazio gehiago: www.quincenamusical.eus

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s