Irailaren 4an GuraSOSek antolatuta ABUZTOCK errebolta baketsua Cristina Enea parkean

Abuztock

Igande honetan, irailak 4, GuraSOSek antolatuta,  Abuztock jaialdia (errebolta baketsua) burutuko da Donostiako Cristina Enea parkean arratsaldeko 18:00etan. Zergatik? Gipuzkoako Foru Aldundiak ezezkoa eman dio erraustegiaren inguruan erabakitzeko parte-hartze prozesu bat irekitzeko GURASOSen eskaerari.

Ekimen honetan, musika, mini-hitzaldiak eta piknikak egingo direla iragarri dute antolatzaileek: parte-hartzeko eskubidea, gizarte kohesioa, osasunaren lehentasuna, haurren babesa, ingurumenaren babesa eta oinarrizko eskubideak. Guraso, seme-alabak, osaba-izebak, aiton-amonak, kolore eta pentsamolde guztietako herritarrak bertara gerturatzeko gonbidapen luzatu du GuraSOSek.

Bertaratzen diren gainerako herritarrek ere izango dute beren iritzia emateko aukera, horretarako prestatuko dituzten liburuetan, edo sare sozialetan, #abuztock traola erabilita.

Haurrentzako txokoa

Ipuin kontalaria arituko da bertan eta eskulanak egiteko aukera izango dute haurrek. Eskulan hauek prezio sinbolikoan erosi ahal izango dira eta diru hori GuraSOSen gastuei aurre egitera bideratuko da.

gastuei aurre egiteko ekarpenak

Kontu korronte hau zabaldu du GuraSOSek, ekarpenak jasotzeko: ES18 30350140391400030208.

Gurasos

“Gipuzkoako Foru Aldundiak ezezkoa eman dio erraustegiaren inguruan erabakitzeko parte-hartze prozesu bat irekitzeko GURASOSen eskaerari. Eta ezezko horri erantzuteko antolatu dugu ABUZTOCK jaialdia irailaren 4an Donostiako Cristina Enea parkean arratsaldeko 18:00tan. Musika eta mini-hitzaldiak izango ditugu bertan. Guztiok gonbidatuta zaudete errebolta baketsu honetara. ENTZUN BEHARKO GAITUZTE! Zabaldu!”

Abuztock jaialdian hitza hartuko dutenak

  • Uxue Alberdi (kazetaria, bertsolaria eta idazlea)
  • JoxAnton Artze (poeta)
  • Ane Artetxe (musikaria)
  • Amets Arzallus (bertsolaria)
  • Ainara Azpiazu, Axpi (marrazkilaria)
  • Eneko Balerdi (dantzaria)
  • Aitor Bengoetxea (UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatea)
  • Garbiñe Biurrun (epailea)
  • El Drogas (musikaria)
  • Eñaut Elorrieta (musikaria)
  • Jakoba Errekondo (paisajista)
  • Bide Ertzean (musika taldea)
  • Alazne Etxeberria (aktorea)
  • Pako Etxeberria (auzitegi-forentsea)
  • Zuriñe Hidaldo (musikaria)
  • Joseba Larratxe, Josevinsky (marrazkilaria)
  • Alberto Lizarralde (argazkilaria)
  • Jone Martinez (UPV/EHUko Zientzia Politikoetako Fakultatea)
  • Nerea Mendizabal (psikologoa)
  • Jabier Muguruza (musikaria)
  • Oreka TX (musika taldea)
  • Petti (musikaria)
  • Xabi Solano (musikaria)
  • Edorta Subijana (arkitektoa, marrazkilaria, argazkilaria)
  • Arantxa Urretabizkaia (idazlea)
  • Iban Zaldua (idazlea)
  • Haimar Zubeldia (txirrindularia)

Lehentasun juridikoak

Hiru lehentasun juridiko zerrendatu dituzte:

  1. Erraustegiaren lizitazioaren kautelazko suspentsioa lortzea.
  2. Erraustegiaren Ingurumen Baimen Integratuaren iraungitze edo baliogabetzea lortzea bide administratibotik:“Abuztuaren 29an gorako helegitea jarri dugu”.
  3. Ingurugiro parte-hartze, hondakinen plangintza eta kontratatze gaietako Zuzentarauen ez-betetze larriengatik, kexak zuzenduko dituzte europar Batzordera.

www.gurasos.org

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s