Irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan bozka emateko argibideak

bozka

Irailaren 25ean (igandea) Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak burutuko dira eta dagoeneko egutegia finkatua dago. Bozka emateko bi modu daude:

  • Egunean bertan (irailak 25), egun osoan zabalik izango diren guneetan.
  • Aldez aurretik, posta bidez. Kasu honetan, irailaren 15era arteko epea dago, posta bidez bozkatzeko aukera. Eskaera Correosen bideratu behar da (Posta bidezko eskaera egiteko inprimakiak Correoseko edozein bulegotan eska daitezke). Eta aldi baterako nahiz modu iraunkor batean aterrizan bizi direnek irailaren 5era arteko epea dute bozka eskatzeko.

a

Nola bozkatu behar da?

POSTA BIDEZKO BOZKA ESKATZEKO INPRIMAKIA 

Posta bidezko bozka eskatu nahi duen pertsonak inprimakia bete eta behin sinatu ostean Correos-eko edozein bulegotan pertsonalki aurkeztu behar du, bere burua identifikatuz. Nortasun agiria aurkeztu beharko du, ez du fotokopiak balio, eskaera egiten duen pertsona bera dela ziurtatzeko. OHAR GARRANTZITSUA: Posta bidezko bozka behin eskatuta EZIN DA dagokion mahaian bozkatu

Correosek dokumentazio guztia Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko du. Honek, ondoko dokumentazioa gutun ziurtatuz eskatutako helbidera edo, honen ezean, erroldan agertzen den helbidera bidaliko du:

  • Boto-paperak eta bozka gutun-azalak, honetan EH Bilduren boto-papera sartuko dugu.
  • Errolda-ziurtagiria.
  • Bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea agertzen den gutun-azal bat.
  • Azalpen orria.

Dokumentazio zuzenean jaso behar du, horretarako bere nortasuna ziurtatuz. Etxean ez balego, dagokion Correos bulegora joan beharko luke pertsonalki jaso dezan.

Behin dokumentazioa jasota:

  • Boto-paper bakoitza dagokion gutuna-azalean sartuko du gutun-azala itxiz.
  • Itxita dauden bozka gutun-azalak eta Errolda Ziurtagiria bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea daraman gutun-azalean sartuko ditu.
  • Gutun ziurtatuz dokumentu guztia bidaliko du, bozka egunaren aurreko hirugarren eguna baino lehen (irailak 21).

OHAR GARRANTZITSUA: Gutun arruntez bidalitako bozka, gutun ez ziurtatua, bozka baliogabea izango da.

72 herritar

Asteartean (abuztuak 30) Usurbilgo Udalak irailaren 25ean mahaietan lan egitea egokituko zaien herritarren arteko zozketa egin zuen. Mahai bakoitza lehendakari eta bi bokalek osatuko dute, eta hauetako bakoitzak bi ordezko izango ditu. Honenbestez, mahai bakoitzeko 9 lagun hautatu dira. Guztira, 72 herritar arduratuko dira, herrian zehar zabalduko diren 8 hauteslekuez. Aldaketarik ez bada, oraingoan ere bozkatzeko hiru mahai jarriko dituzte Udarregi Ikastolan, bi Kalezarko Haur Eskolan eta mahai bana, Santuenea Kultur Elkartean, Aginagako Herri Ikastetxean eta Zubietako Lanbide Eskolan.

Usurbilgo Udalaren oharra

“Hautesle-errolda ekainaren 1ean itxi zen, beraz, Usurbilgo hautesle-errolda data horretara arte Usurbilen erroldatuta zeudenek osatuko dute. Ekainaren 1az geroztik Usurbilen erroldatutakoek ezin izango dute Usurbilen bozkatu, baizik eta momentu horretan erroldatuta zeuden herrian bozkatu beharko dute”.

egutegia

  • Irailaren 5era arte: atzerrian aldi baterako edo iraunkorki bizi direnek bozka eskatzeko epea.
  • Irailaren 15era arte: posta bidez bozkatzea eskatzeko epea Correosen.
  • Abuztuak 29: Hauteskunde Batzordeak hautagaitzak baieztatuko ditu.
  • Abuztuak 30: 14:00etan, mahaikideen zozketa Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Hautagaitzak argitaratuko dira.
  • Irailak 5-18: hautesleei posta bidez bozkatzeko dokumentazioa bidaliko zaie.
  • Irailak 5-21: posta bidez bozkatzeko aukera.
  • Irailak 9-23: hauteskunde kanpaina.
  • Irailak 24: hausnarketa eguna.
  • Irailak 25: bozketa eguna.
  • Urriaren 15a baino lehen: kargu hautetsiak aldarrikatzea.
  • Azaroak 12-22: Eusko Legebiltzar berria osatzeko behin-behineko epea.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s