Irailaren 8rako Usurbilgo EHBilduk Arnaldo Otegiri babesa adierazteko herri afaria antolatu du

arnaldoherriafaria

Irailaren 8rako (osteguna) Usurbilgo EHBilduk Arnaldo Otegiri babesa adierazteko herri afaria antolatu du herriko frontoian. Gaueko 21:00etan egingo den afaria kantuz eta musikaz alaitua izango dela jakinarazi du EHBilduk. Afarian bertan streaming bitartez Bilboko Areatzako Arnaldoren ekitaldia eta Konstituzionaleko erantzuna ikusteko aukera egongo da.

“Arnaldori babesa agertzeko eta kanpainan daukagun ziurgabetasun eta egoera antidemokratikoaren aurka, Herri Afaria antolatu dugu Usurbilgo frontoian. Herri giro bikainean jaso nahi dugu Auzitegi Konstituzionalaren erabakia eta horretarako zuzenean, streaming bitartez ikusiko dugu Bilboko Areatzako Arnaldoren ekitaldia eta Konstituzionaleko erantzuna. Animatu zaitezte!”.

Afarira joateko aldez aurretik txartelak eskuratu behar dira: 15 eurotan Aitzagan tabernan (10 eurotan langabetu eta ikasleentzat).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s