Igandean Enrique Abril errebote txapelketa hasiko da

Errebotea62Arg.: Xingola

Igandean (irailak 4) Enrique Abril errebote txapelketa hasiko da, denboraldiko lehiaketa ofizial goiztiarrena. Bertan Euskal Herriko zortzi talde lehiatuko dira eta Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira ikusgai:

  • Gipuzkoako Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta).
  • Lapurdiko Endaiarrak (Hendaia), Kanboarrak (Kanbo), Luzean (Donibane Lohizune), Noizbait (Hazparne) eta Senpere (Senpere).

Txapelketa bi fasetan 

Lehen fasean, parte-hartzaileek, bi multzotan banaturik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute denek denen aurka, irailaren 4tik urriaren 2ra bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira.

  • A multzoan ariko dira Luzean, Behar Zana, Endaiarrak eta Kanboarrak.
  • B multzoan, Zubieta, Txost, Senpere eta Noizbait.

Bigarren fasean, bi finalerdi jokatuko dituzte, lehen faseko ligaxkan multzo bakoitzeko aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (A1 vs B2 eta B1 vs A2); finalerdi bat Villabonan izango da eta bestea Zubietan, urriaren 9an (eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa). Finala Oiartzungo plazan jokatuko da, printzipioz, urriaren 23an.

Errebotea

Igandeko partiduak

  • A multzotik: Luzean eta Behar Zana, Villabonako plazana, 11:00etan
  • B multzotik: Txost eta Senpere, Oiartzungo plazan, 11:00etan.

Lehenengo faseko egutegia

Izengabea1

www.gipuzkoapilota.eus

One response to “Igandean Enrique Abril errebote txapelketa hasiko da

  1. Nere postekin loturak: Igandean Noizbat-Senpere taldeek Zubietako Enrike Abril errebote txapelketan jokatuko dute | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s