Espainiako Txirrindulari Itzuliaren eraginez gaur eguerdian Orion N-634 errepidea itxita egongo da

 

TxirrindaGaur Espainiako Txirrindulari Itzuliko 13. etapa Oriotik pasako da eta ondorioz N-634 errepidean eragina izango duela jakinarazi dute trafiko sailetik.

Gaurko etapa Bilbotik abiatuko da eta Urdazubi-Dantxarinean amaituko da. Tartean Oriotik pasako da (N-634 errepidetik) eta handik Donostiara joango dira txirrindulariak. Guztira 213,4 kilometroko bidea egin beharko dute txirrindulariek helmugara iristeko. PROFIL

13:30ean n-634 errepidea Orion itxita

Kostaldetik (N-634 errepidetik) helduko da Itzulia eta Oriora eguerdiko 14:30ak aldera iristea espero da. Ordu horretarako errepidea itxi egingo dute eta beraz, Usurbildik Oriora joan asmo duzuenok  13:30etan hasi eta Itzulia igaro arte, N-634 errepidea itxita egongo dela gogorarazten dizuegu. Oriotik Igeldora doan bidea ere itxita egongo da.

Vuelta España

Lurraldebus

Ordu horren bueltan Lurraldebus zerbitzuan ere eragina izango du Itzuliak. Baliteke zerbitzuetan atzerapenak egotea eta ohiko ordutegi eta ibilbideen funtzionamenduan ere. Informazio gehiago: www.lurraldebus.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s