Huelva, Valence eta Fleuryko espetxeetan dauden euskal presoak protestekin jarraitzen dute

etxeratEtxerat Elkarteak azken astean Huelva, Valence eta Fleuryko espetxeetan euskal presoak burutzen ari diren protesten berri eman du, horietako batzuk gose greba burutzen ari dira.

HUELVA

Huelvako espetxean dauden euskal preso politikoek abuztuaren 18an hasi zuten gose grebarekin jarraitzen dute. Protesta neurri honekin, larriki eri diren presoen askatasuna exijitzen dute. Irailak 1ean, hirugarren txandakatzean, Patxi Ruizek Xabier Garzia Gaztelu txandakatu zuen.

VALENCE

Valenceko espetxean (estatu Frantsesa), Ibon Goieaskoetxea eta Alex Zobaran Mitard-ean (zigor ziega) jarraitzen dute, eta astero, onartuta dituzten bisitak ukatzen dituzte. Bi preso hauek Valencera aldatu zituztenean hasi zituzten protesta hauek. Salatzen dutenez, espetxe horrek ez ditu zigortutako presoei dagozkien kartzelen baldintzak betetzen, eta Euskal Herritik gertu den beste kartzela batera aldatuak izatea eskatzen dute.

FLEURY

Etxeratek iragarri legez abuztuaren 31an, Fleury-Merogis (estatu Frantsesa) espetxeko euskal preso politikoak dibisio bakarrean batuak izan ziren. Horrekin, lau hilabete iraun eta ekintza ezberdinak garatu dituzten dinamika bat amaitzen da, modulo berean elkartuak izateko. Ekintza hauek kanpoko bermea jaso zuten kartzelako zuzendariari zuzendutako gutun bidalketa masibo batekin presoen protesta neurriekin bat eginez. Presoek eurek kartzela barrutik ez ezik, kanpotik bidalketa masiboa egin zen. Ondoren, besteak beste, blokeo sinbolikoak egin zituzten patioan. Horren ondorioz isolamendu ziegetan sartu zituzten; handik irteten hasi ahala, isolatutako azken presoa ziegatik atera arte patiora ez joatea erabaki zuten.

www.etxerat.eus         www.argia.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s