Erraustegiaren aurka Kontxako hondartzan egingo den giza-katean parte hartzeko deia

gizakartela160911-658x1024

Donostia Bizirik eta Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak igande honetan (irailak 11), Kontxako estropaden egunean, giza katea antolatu du: “Gipuzkoa bizirik osasunaren alde! Errausketarik ez!” lemapean. Giza katea 11:30ean hasiko da, Kontxako lehenengo arranpan (Alderdi Ederren, hondartzara jaisteko tokian) zehazki eta gizonezkoen estropaden 2. txandarekin amaituko da.

Abuztuaren 31n egindako agerraldian Donostiako erraustegi proiektuaren aurka egoteko dituzten argudioak azaldu zituzten:

  • Gizakion osasunerako eta ingurumenerako kaltegarria dela adierazten dute munduko hainbat lekutan egindako ikerketek.
  • “Gipuzkoan, errausketa-zaleen kalkuluen arabera, 2030ean 163.000 tona errefus sortuko dira, baina ozenki diogu 2017an 50.000 tona sortzera pasa gintezkeela; dena erabaki politikoen menpe dago. 50.000 tonarako erraustegi bat egitea absurdua da”.
  • Erraustegiaren proiektua esku pribatuetan uzteak haren kostua eta errefusaren tratamenduarena ikaragarri garestitu dituela azaldu dute: 1.500 milioi euro ordaindu beharko ditugu herritarrok 35 urtean, “eta hori ordaindu egin behar dugu, errefusa sortu ala ez”.
  • Erraustegiak, airea kutsatzeaz gain, zabortegiak behar dituela oroitarazi dute, bertatik irteten diren zepak (sartutakoaren %25) eta errauts toxikoak (%5) tratatu eta gordetzeko.

Aldundiari eta GHK-ri akordio eske

Egoera honi irtenbide adostua ematea eskatu die Errausketaren Aurkako Mugimenduak Foru Aldundiari eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari. Hiru puntutan zehaztu dute eskaria:

  • Esku artean duten proiektua, errausketan oinarritua, albo batera utz dezatela.
  • Martxan jar dezagula benetako prozesu parte-hartzaile bat, non talde politikoez gain, hondakinen kudeaketan interesa duten gizarte eragile guztiek eta iritzi desberdinetako zientzialari eta esperientzia duten pertsonek parte hartuko duten.
  • Akordiozko irtenbide bat bila dezagula hondakinen kudeaketarako, beti ere Europako Legebiltzarrean 2015eko uztailaren 9an talde politiko guztien artean onartutako erresoluzioak markatzen duen ildoan.

giza katean parte hartzeko deia

erraustegia

Antolatzaileek herritarrei dei egin diete irailaren 11n, 11:30ean Kontxako hondartzan egingo den giza katean parte har dezaten. Pankartak, kartelak, kamisetak, globoak… eramateko eskatu dute: “hondartza aldarrikapenez eta kolorez bete dezagun”.

Ekimen honekin bat egin dute Errausketaren Aurkako Koordinadora, Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpeace, CCOO, ESK, STEILAS, EHBildu, Ezker Anitza, Alternatiba, Podemos, Equo, Irabazi eta Duintasuna.

Autobusa Zubietatik

Zubietako erraustegiaren aurkako taldeak, autobus zerbitzua antolatu du igandeko giza-katera joateko. Geltokitik 10:45ean abiatuko da.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s