Larunbatean Arnaldo Otegik Usurbilgo EHBilduk antolatu duen Gazte Ekitaldian parte hartuko du

ehbildu-arnaldo

Larunbat honetan (irailak 10), Usurbilgo EHBilduk Gazte Ekitaldia antolatu du Usurbilgo frontoian, arratsaldeko 19:00etan. Ekitaldia EAEko hauteskundeen kanpainaren baitan kokatzen da eta bertan, besteen artean, gonbidatu berezi bat izango da: Arnaldo Otegi.

Usurbilgo EHBildu: “Badakizue, guztiok gonbidatuta zaudete! Oztopo guztien gainetik, hemen eta orain irabaztera goaz! HERRIA LEHENDAKARIRIK ONENA”

Gogoratu Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzo erabaki zuela Arnaldo Otegiren inhabilitazioari buruzko helegitea tramiterako ere ez onartzea. EHBildukoak ezingo du aurkeztu EAEko bozetara, lehendakarigai hautatu zuen koalizioak.  Erabakia dela eta, Arnaldo Otegi eta EH Bilduko gainerako herrialdeetako hautagaiek Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren inguruko balorazioa eskaini dute gaur Donostian.

Lehenik eta behin, Arnaldo Otegik berak lasaitasunerako deia egiteaz behin, ez du harridurarik agertu erabakiaren gainean. “Norbaitek sorpresaz hartu du Konstituzionalaren erabakia?” galdetuz abiatu du agerraldia, eta sorpresa ezak Espainiako demokraziaren kalitatea ondo definitzen duela azpimarratu du.

Gaurko prentsako editorialekin hala ere, kritiko agertu da Arnaldo Otegi, eta erabaki hau Ankaran hartuko balitz editorialak ere beste era batekoak izango liratekela gaineratu du. Hala ere, lasaitasunerako deia egin du EH Bilduko lehendakarigaiak; herri honen askatasunerako egarria eta bordondatea ezingo dutelako gelditu. “Herri honen etorkizuna ez da sententzia judizialetan idatziko” adierazi du Otegik.

Arnaldo Otegik berak, hauteskunde kanpaina egiten jarraituko duela aurreratu du, EH Bilduren ahotsetako bat izaten jarraituko duela baieztatuz. “Gure proiektua gelditu nahi dute, herri akordioak egitea ekidin nahi dute, baina ez dute lortuko” Otegiren hitzetan.

Bilboko ekitaldirako deia

Bihar EHBilduren kanpaina hasierako ekitaldia Bilboko Areatzan izango da, eta bertaratzeko deia egin dute Arnaldo Otegi eta EHBilduko hautagai guztiek, kanpaina osoan zehar ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu eta irailaren 25ean EHBilduren alde egiteko.

Informazio gehiago:

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s