Usurbilen ikasturte berrirako eskainiko diren ikastaroen berri jakin nahi?

kurtsoak

Irailean sartu gara eta ikasturte berrirako hainbat ikastaro eskaintza martxan jarri dira herrian. Dagoeneko ikastaro guztietan izena emateko aukera zabalik dago. Hona hemen horietako batzuk:

Orbeldi Dantza Taldea

  • Haurren dantza taldea. Astean ordubete. Ordutegia adosteko bilera irailaren 23an 18:30etan, Oiardo Kiroldegiko egoitzan. Urteko kuota: 70 euro (anai-arreben kasuan, bakoitzak 60 euro). Kuotaren ordainketa, azaroan.
  • Helduentzako eskaintza: erromeria dantzak (asteazkenetan 19:30-21:00 artean), euskal dantzetan oinarritutako koreografiak (astelehenetan, 19:30-21:00 artean), euskal dantza tradizionalak (izen emandakoen artean zehaztuko da ordutegia). Urteko kuota: 75 euro (familiako bat baino gehiago egonez gero, bakoitzak 65 euro). Kuota ordainketa, azaroan.
  • Ordutegia: 17:30-19:30.
  • Tokia: Oiardo Kiroldegia.
  • Izen emateko beste bidea eta informazio gehiagorako: orbeldi.udt@gmail.com
  • Oharra: ikasturte hasiera, urriaren 3an.

KzGunea

  • Irailak 19-30, 09:00-11:00: “Ofimatika tresnak-Libre Office”.
  • Urriak 3-14, 16:00-18:00: “Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez”.
  • Urriak 17-28, 16:00-18:00: “Ofimatika tresnak-Libre Office”.
  • Informazio gehiagorako: 943 023 684, Kale Nagusia, 37 (irailean 09:00-13:00 artean zabalik) eta  tutor.usurbil@kzgunea.net

Sagarrondotik Sagardora

Urte hasieratik Alkartasuna Kooperatibak antolatu duen ikastaro zikloaren baitan, azken saioa antolatua dute larunbaterako (irailak 10), 09:00-13:00 artean Potxoenean. “Sagarraren heldutasun analisiak eta etxean sagardoa egiteko hastapenak” saioa, Aitor Etxeandiak eta Egoitz Zapiainek bideratua. Informazio gehiagorako eta izen emateko: 943 361 114, alkartasuna@usurbil.com eta alkartasuna.eus

Muxurbil Antzerki Taldea

Antzerki taldea larunbatean (irailak 1o), hasiko da biltzen, goizeko 11:00etan Sutegin. Iaz parte hartu zutenak, nahiz taldean parte hartzen hasi nahi dutenentzat, ateak zabalik dituzte Muxurbilen. Argibide gehiagorako: 657 712 383.

Etumeta AEK euskaltegia

Ostegun honetatik (irailak 8) eta irailaren 30era arte, zabalik egongo da 2016-17 ikasturtean matrikulatzeko epea Etumeta AEK euskaltegian. Ikasturte berria urriaren 3an abiatuko dute. Eskaintza zabala, maila guztietako ikastaroak egiteko aukera goiz nahiz arratsaldez, autoikaskuntza, euskara online ikasteko aukera, Mintzalagun egitasmoa,… Eta berrikuntza bat aurtengoan; gurasoentzako saioak. Egitasmoa, euskaltegia, Udala eta Udarregi Ikastolaren arteko elkarlanez bideratu dute.

Kantu Taldearen entseguak

Astearteroko entseguei irailaren 20an ekingo diete. Ohi bezala, 18:30-19:30 artean Udarregi Ikastolako kantu gelan bilduko dira. Hurrengo kantu-jira berriz, irailaren 24an 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.

Usurbil Judo Kluba

Larunbatetik (irailak 8), irailaren 10etik aurrera bideratu ahalko da inskripzioa Oiardo Kiroldegian. 5-7, 8-12 eta 12-14 urte artekoentzako ikastaroak eskainiko dituzte. Baita helduentzako judoa ere. “Irailean izena ematen duen ororentzat judogia oparitan”, berri eman dute Usurbil Judo Klubetik. Taldea sarean, helbide honetan aurki dezakezue: jcusurbil.com

Helduen Hezkuntza Iraunkorra

  • 18 urtetik gorako herritarrei zuzendutako doako hezkuntza eskaintzan matrikulatzeko aukera; irailaren 8tik 16ra, araututako ikastaroetan, atzerritarrentzako gaztelania ikastaroan eta Zikloetako Sarbidean. Eta irailaren 12tik 16ra, ikastaro guztiotan eta baita arautu gabekoetan ere.
  • Informazio gehiago: epalasarte.es, 943 376 443 eta  info@epalasarte.es

Einean Guraso Eskola

Irailaren 15a baino lehen eman daiteke izena, ikasturte honetarako antolatu dituzten ikastaroetan. Usurbildar guztiei zuzenduak dauden saio hauetan apuntatu edo argibide gehiago jasotzeko, irakasleekin hartuemanetan jarri behar da. Ikastaro eskaintza:

  • Laboreak: Bolilloak, punto cruz, gantxilloa… astean behin 2 ordu. Urria-ekaina. 609 41 38 83 (Juani).
  • Yoga: Luzaketak, arnasketak, lasaitzea…  Astean behin 1,5 ordu. Urria-ekaina. 636 71 15 14 (Katia) / 605 72 28 25 (Sebas).
  • Pintura: Oleoa, akuarela, pastela… Astean behin 2 ordu. Urria-ekaina. 609 41 38 83 (Susana).
  • Eskulanak: Teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko. Astean behin 2 ordu. Urria-ekaina. 609 41 38 83 (Susana).
  • Masajea. Astean behin 2 ordu. Urria-ekaina. 605 72 28 25 (Sebas).
  • Sabel dantza/ Hip Hop. Bi dantza hauek ikasteko aukera.
    Astean behin 1,5 ordu. Urria-ekaina. 637 25 68 51 (Uarda).

Usurbil F.T.

Nesken taldea osatzeko bilera deitu du Usurbil F.T.-k ostegun arratsalde honetan, irailak 8, 19:00etan Haranen: “Kadeetatik hasita, jubenil edo erregional mailako nesken taldea osatzeko deialdia egin nahi dugu”.

Bestalde, kadete mutilen taldea osatzeko jokalari bila dabiltza. Izen emateko epea zabalik egongo da irailaren 15era arte: “Apuntatu nahi izanez gero, Haranera gerturatu daitezke”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s