Urriaren 21, 22 eta 23ra atzeratu da Erraustegiari buruzko Usurbilgo herri galdeketa

u23-erraustegia-erabakia-usurbilErraustegia Erabakia herri mugimenduak jakinarazi du erraustegiari buruz irailaren 30ean, urriaren 1ean eta 2an Usurbilen egitekoa zen herri galdeketa hiru astez atzeratu dela. Urriaren 21, 22 eta 23an egingo da galdeketa;  Foru Aldundiak 2017ko urtarrilean eraikitzen hasi nahi duen proiektuaz galdetuko da eta galdeketa honetan aginagarek, usurbildarrek eta zubietarrek parte hartzeko aukera izango dute.

Erraustegia Erabakia mugimenduak irailaren 25ean ospatuko diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak direla eta, hartu dute galdeketa dataz aldatzeko erabakia: “Zubietan eraiki nahi den erraustegiaren inguruan Usurbilen, Aginagan eta Zubietan urriaren hasierarako aurreikusita zegoen herri galdeketa atzeratzea erabaki du Erraustegia Erabakia herri plataformak, ekimen hau datozen egunotan izango dugun hauteskunde kanpainarekin nahastu ez dadin. Era honetara, eta EAEko hauteskundeak gauzatu ondoren, hiru egun hauetan zehar, urriaren 21, 22 eta 23an, usurbildar eta zubietarrok egitasmo horren aurrean gure iritzia argi eta garbi plazaratzeko aukera izango dugu”.

Data aldaketa soilik

Erraustegia Erabakiaren esanetan egutegia bakarrik aldatu da. Galdeketari loturiko gainerakoa, bere horretan mantenduko da: “Galdeketaren eguna da dagoen aldaketa bakarra eta uda hasieran iragarri genuen bezala, Usurbilen eta Zubietan erroldatutako 16 urtetik gorakoek parte har dezakete kontsultan. Galdera ere zehaztu da eta hauxe izango da bozkatu beharrekoa: Erraustegia egitea nahi duzu ala ez? Galderari erantzuteko, bi bozka paper egongo dira: BAI eta EZ hitzak inprimatuta dutenak”

Herri galdeketarako jakin beharrekoak

  • Egunak: urriak 21 (ostirala), urriak 22 (larunbata) eta urriak 23 (igandea).
  • Galdetuko dena: “Erraustegia egitea nahi al duzu?”.
  • Erantzun posibleak: “Bai” eta “Ez” dioten bi bozka paper izango dira aukeran.
  • Nortzuk parte hartu ahalko duten: 16 urtetik gorako Usurbilen eta Zubietan erroldaturiko herritarrek. Guztira, 4.106 lagunek izango dute bozkatzeko aukera.

Galdeketa auzoka

  • Urriak 21, ostirala: 16:00-20:00 Aginaga.
  • Urriak 22, larunbata: 9:00-14:00 Santuenea.
  • Urriak 22, larunbata: 16:00-20:00 Zubieta.
  • Urriak 23, igandea: 9:00-20:00 Kaxkoa.
  • Oharra: edozein mahaitan bozkatu ahalko da, norberari ondoen datorkion egun eta orduan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • DNI-NAN, EHNA+Errolda agiria, pasaportea edo gidabaimena.
  • Espainiar estatuak herritartzat hartzen ez dituen pertsonek dokumentuotako bat erakutsi beharko dute: bizileku-txartela, jatorrizko estatuak jaulkitako nortasun agiria edo pasaportea, nortasun agiria/ziurtagiria, edo gidatzeko baimena.
  • Oharra: kasu guztietan, aurkeztu beharreko dokumentazioan bizitokia Usurbil edo Zubieta dela agertu beharko da. “Hala ez bada, Udalaren erroldatze ziurtagiria eraman beharko da”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s