Zarautzeko Euskal Jaia, Realeko partidua eta Kontxako estropadetarako tren zerbitzu bereziak

trenaAsteburu luzea dator, irailaren 9a (ostirala) jai eguna delako Gipuzkoa osoan eta gure inguruan ospakizun ugari izango ditugunez garraio publikoan zerbitzu bereziak jarriko dira. Ostiralean (irailak 9) Zarautzen Euskal Jaia opatuko da eta iluntzean Realak Espanyol aurka Anoetako futbol zelaian jokatuko du. Igandean berriz, Donostian Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia jokatuko da. Hitzordu guztiotara joateko tren zerbitzuen eskaintza indartuko du EuskoTrenek.

Asteburuko Tren zerbitzuak

Lan uzteak EuskoTrenen

Irailaren 13tik 17ra eta hilaren 19tik 24ra lan uzteak deitu ditu Euskotrenen Batzorde iraunkorrak tren alorrean gidaritza funtzioak dituzten Amara eta Arasoko lan-egoitzetako langileak egunotan.

  • Irailaren 13tik 16ra eta 19tik 23ra 07:00-09:00 artean eta 18:00-20:00 artean.
  • Irailaren 17an eta 24an, 10:00-12:00 artean, eta 18:00-20:00 artean.

“Lan-uzteok Amarako lan-egoitzako langile kaltetuen batzarrak berretsiak izan dira. Lan-uzteak deitu izanaren arrazoien artean Zuzendaritzak Hendaia-Lasarte eta Amara-Zumaia lerroetan emango den tren maiztasunen igoeraren aurrean proposatzen duen lan-taldearen handitze eskasa da, gaur egun tren-gidarien lanaren garapen zein lan baldintzei eusteari begira. Beste arrazoietako bat Zuzendaritza Arason izango den lan-egoitza berrira bilduko den langile taldeari zuzendutako garraio planik ezarri nahi ez izatea da. Grebaren azken arrazoia negoziazioetan Zuzendaritzak izandako jarrera zurruna da, alde sozialak zerbitzuaren fidagarritasuna, ikuskatze-trenak zein lan- taldearentzako garraioa bermatzen zuten proposamenak sistematikoki baztertu dituenean. Finean, lan-uzteen helburua lan-baldintzei eusteko tren gidarien lan-talde finkoa handitzea da, eta Arasoko langileek lanera biltzeko garraio publikoa eduki ahal izatea”

Neguko ordutegia, astelehenetik aurrera

Irailaren 12an (astelehena) EuskoTrenek neguko ordutegi berria martxan jarriko du eta zerbitzu gehiago eskainiko dira Zumaia-Donostia artean. Goizeko eta arratsaldeko bidaiari gutxiagoko orduetako zerbitzua zabaldu egingo da. Orain arte 60 minutuz behingo maiztasuna eskaintzen zen, eta hemendik aurrera 30 minutuz behingo maiztasuna eskainiko da etengabe egun osoan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s