Gerra Zibilaren 80. urteurrenaren harira, Usurbilgo Aitzaga elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu

kartelagz80urte

Aste honetan beteko dira 80 urte Francoren tropek Usurbil hartu zutenetik. Horren harira Aitzaga Elkarteak hainbat ekimen prestatu ditu horrenbeste ondorio mingarri ekarri zituen jazoera gogoratzeko.

Orain hamar urte, 70. urteurrena bete zenean elkarteak antolatu zituen ekimenen artean orduan oraindik bizirik zeuden eta gerra zibilean protagonista izan ziren hiru herritar omendu zituen, Manuel Goenaga, Antonio Pello Aranburu eta Juan Mari Borda. Gogora ekarri zituen, baita ere, ondorio latzak jasan zituzten herritarrak. Haien artean, gerra hasi eta aste gutxietara fusilatuak izan ziren bost lagunak: Joxe Mari Furundarena Begiristain aginagarra, Juan Bautista Aginaga Otegi garaiko EAJko Gazte alorreko arduraduna, Kosme Yaguez Beristain Zubietako maisu zena, Patxi Aizpurua EAJko militantea eta Joxe Galarmendi kalezartarra, errepublikarra bera.

Era berean, errepublikaren defentsan frontera joan eta bizia galdu zutenak eta kartzela, errepresioa edota atzerria pairatu zutenak ere gogoan izango dira.

Egitaraua

Irailak 15, osteguna

  • Hitzaldia: “Memoria eta aztarnak”.
  • Sutegin, 19:00etan.
  • Hizlariak: Pako Etxeberria eta Lourdes Errasti (Aranzandi Zientzia Elkartekoak) eta Joxean Muguruza (Islada Ezkutatuak Elkartekoa)

Laurogei urte joan diren arren, gaur egun oraindik edozein bide bazter, mendi zulo edo baso apartatuan ezkutuan lurperatutako hamaika pertsonen gorpuak berreskuratzeko daude. Lan eskerga horretan ari diren adituen azalpenak zuzenean entzuteko parada izango da.

Aranzadi Zientzia elkarteko Pako Etxeberria antropologo eta forense ezaguna bertan izango da bere ekipoko Lourdes Errazti arkeologo eta antropologoarekin. Beraiekin batera, Joxea Muguruza Islada Ezkutatuak elkarteko kidea ere etorriko da herrira, gure eskualdean memoria berreskuratzeko egiten ari diren lanaren berri ematera, besteren artean, Txaldatxurreko lubakien inguruan egindakoa.

Irailak 17, larunbata

  • Txangoa: Zubietamendiko Txaldatxurreko lubakietara.
  • Usurbilgo frontoitik abiatuko da, 09:00etan.
  • Zigortu eta gudarien oroitzapen ekitaldia Askatasuna plazan, 13:00etan.

Larunbatean beteko dira justu 80 urte “nazionalek” Iruretagoiena koronelaren agindupean, Mendizorrotzetik barrena Usurbilen sartu zirenetik. Egun horretarako, hain zuzen, Zubietamendiko Txaldatxurreko lubakiak ikuskatzeko txangoa prestatu dute, goizeko 9:00tan frontoitik abiatuko dena.

Eguerdiko 13.00tan, berriz, oroitzapen ekitaldia izango da Askatasuna plazan, duela 10 urte faxisten hatzapar krudela jasan zutenen omenez jarri zen plakaren inguruan. Ekitaldian, besteak beste, Joseba Tapiak preseski gerra garaiko gertakizunak aipatuz sortutako kanta batzuk eskainiko ditu eta htizartzeen artean Xabier Arregi alkatearena ere izango da.

Aitzagaren salaketa

Aitzaga maitasuna“Aspaldiko gertakizun haiek ondorio asko ekarri zituen. Soka luze hartatik, nola edo hala beste batzuk ere pairatzen ari gara gaur egun oraindik. Hala, Aitzagak Madrilgo epaitegiek duela urtebete hartutako ebazpena ozen salatzen du, bere elkartearen eta beste 100 bat elkarteren lapurreta legala baino ez zilegia bideratzen baitu, oraindik nola gauzatuko den ikusteke dagoen arren”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s