Xabier Aranburu “Xomorro” astearte goizerako aske utziko dutela espero da

xomorro1atArg.: Xingola

Gaur jakin dugu Xabier Aranburu “Xomorro” preso aginagarra aske uzteko aukera handiak zituela baina tamalez ez da horrela gertatu. Xomorren lagun eta senideek jakinarazita gaur goizen zehar paperen tramitazioa egiten aritu dira Audientzia Nazionala eta Herrera de la Manchako espetxea. Ondorioz eguerdiko 14:00ak aldera iritsi omen dira agiriak eta ustez Xomorren irteera dokumentuak sinatu behar zituen fiskala ukatu egin omen da, lan hori fiskal buruari dagokiola esanez. Azken hau berriz bihar (irailak 13) goizerarte ez omen da egongo eta horrek Xomorroren askatasun eguna atzeratzea ekarri du.

Herrera de la Manchako espetxe atarira 28 senide eta lagun joan dira eta aldaketa honek beharturik bi lagun etxerako bidea hartu behar izan dute. Une honetan 26 lagun daude  eta bertan geratuko dira gaua egiten. Gaur arratsaldean bideo bat zabaldu dute bertan diren senide eta lagunek: “Gaur Xomorroren bila etorri gara eta estatu espainiarrak ukatu egin digu berarekin etxera bueltatzea. Baina gu hemen egongo gara, hemen jarraituko dugu Xomorrorekin bueltatzeko etorri gara. Bihar arte eta behar den guztian ere hemen egongo gara. Egoera zailetan ere egin irri, aupa Xomorro!”,


Batzar informatiboa frontoian

Arratsaldeko 20:00tarako Xomorren eta bertan diren senide eta lagunen egoeraren berri emateko batzar informatiboa egin da frontoian. Herritar ugari gerturatu da frontoira. Biharko (irailak 13) berriei adi egoteko deia egin da eta egunean zehar gertatzen denaren berri zabalduko dela jakinarazi da.

Arg.: Noaua! eta Xingola

25 urte espetxean

xomorro112016ko abuztuan 25 urte bete zituen kartzelan Xomorrok. 1991ko abuztuaren 17an atxilotu zuten 28 urterekin. Atxiloaldian tortura eta tratu txarrak jasan zituen baina inoiz ez ziren ikertuak izan. Gerora, bi bider jipoitua izan zen (1992an eta 1993an) kartzeletako lekualdaketetan. Salaketa haiek ere artxibatu eta ez zituzten ondorio judizialik izan. Gutxieneko eskubideak aldarrikatzeko ere gose greba, planto eta hamaika protestaldi egin behar izan ditu aginagarrak. Ondorioz, parte ugari bildu eta bere kondena luzatu egin zioten.

Guztira lau espetxe ezagutu ditu; Carabanchel, Alcala, Valdemoro eta Herrera de la Mancha. Azken honetan eman ditu urte gehienak.  2017ko martxorako finkatua zuen espetxetik irteteko data baina lehenago behar zuen kalean. Lege arrunta aplikatu baliote, baldintzapeko askatasunean izateko eskubidea zuen duela 10 urte. Gerora ere atzeratu diote bere askatasuna, zehazki, 2015eko martxorako irteera data baitzuen, baina legean egindako moldaketek beste bi urtez luzatu zioten espetxealdia”.

Duela bi urte, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hartutako erabakien ildotik, epaitegietan beren herritik gertuen dagoen espetxera eramana izateko eskaera egin zuen 2014ko ekainean “baina helegite guztiak atzera bota ditu Audientzia Nazionalak. Azken egunotara arte, 2017ko martxorako zuen irteera aginagarrak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s