Xabier Aranburu “Xomorro” preso aginagarra aske utziko dute datozen orduotan

xomorro10

Gaur jakin dugu Xabier Aranburu “Xomorro” preso aginagarra aske utziko dutela datozen orduotan. Izan ere, 25 urte espetxean bete berria duen aginagarrari, orain artean kontuan hartu ez zitzaizkion hainbat erredentzio edo kondena murrizketak aintzat hartu dizkio epaileak. Gaur bertan jakin da fiskalak ere ez duela errekurritu, ez duela helegiterik tartekatu erabaki honen kontra, eta beraz, irteera gauzatzeko beharrezko tramiteak bete bezain pronto kaleratua izango da.

Herrera de la Manchako espetxean dira bart Usurbildik autobusez abiatu den senide eta herritar talde bat Xomorrori lehen harrera egiteko. Arratsaldeko 20:00tarako deialdia egina dago gainerako herritarrentzako, Usurbilgo frontoian.

“Fiskalak ez du errekurritu. Beraz, aske utzi behar dute Xomorro ondorengo orduetan. Senideak eta herritar talde bat espetxe atarira iristear daude. Azken informazioen arabera, badirudi Xomorro une batetik bestera aske geratuko dela. Herritar guztiei arratsaldeko 20:00retan frontoian ostapuko den batzar informatibora deitzen dizuegu. Laster Xomorro gurekin”.

Senide eta lagunak Herrera de la Manchako espetxeko atarian

25 urte espetxean

xomorro112016ko abuztuan 25 urte bete zituen kartzelan Xomorrok. 1991ko abuztuaren 17an atxilotu zuten 28 urterekin. Atxiloaldian tortura eta tratu txarrak jasan zituen baina inoiz ez ziren ikertuak izan. Gerora, bi bider jipoitua izan zen (1992an eta 1993an) kartzeletako lekualdaketetan. Salaketa haiek ere artxibatu eta ez zituzten ondorio judizialik izan. Gutxieneko eskubideak aldarrikatzeko ere gose greba, planto eta hamaika protestaldi egin behar izan ditu aginagarrak. Ondorioz, parte ugari bildu eta bere kondena luzatu egin zioten.

Guztira lau espetxe ezagutu ditu; Carabanchel, Alcala, Valdemoro eta Herrera de la Mancha. Azken honetan eman ditu urte gehienak.  2017ko martxorako finkatua zuen espetxetik irteteko data baina lehenago behar zuen kalean. Lege arrunta aplikatu baliote, baldintzapeko askatasunean izateko eskubidea zuen duela 10 urte. Gerora ere atzeratu diote bere askatasuna, zehazki, 2015eko martxorako irteera data baitzuen, baina legean egindako moldaketek beste bi urtez luzatu zioten espetxealdia”.

Duela bi urte, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hartutako erabakien ildotik, epaitegietan beren herritik gertuen dagoen espetxera eramana izateko eskaera egin zuen 2014ko ekainean “baina helegite guztiak atzera bota ditu Audientzia Nazionalak. Azken egunotara arte, 2017ko martxorako zuen irteera aginagarrak.

(Laister berri gehiago)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s