Xomorro aske!

xomorro-aske3tArg.: Xomorrren senideak-lagunak

xomorro-aske4Xabier Aranburu “Xomorro” euskal preso aginagarra kalean aske utzi dute! Atzo jakin genuen  preso aginagarra aske uzteko aukera handiak zituela baina tamalez ez zen horrela gertatu. Xomorren lagun eta senideek jakinarazita atzo goizean zehar agirien tramitazioa egiten aritu ziren Audientzia Nazionala eta Herrera de la Manchako espetxeak. Ondorioz eguerdiko 14:00ak aldera iritsi omen ziren agiriak eta ustez Xomorren irteera dokumentuak sinatu behar zituen fiskala ukatu egin omen zen, lan hori fiskal buruari zegokiola esanez. Azken hau berriz gaur goizerarte ez omen zela egongo eta horrek Xomorroren askatasun eguna atzeratzea ekarri zuen.

Arg.: Xomorrren senideak-lagunak

Gaur goizean, 10:00ak aldera jakin dugu abokatuak komunikatu duela fiskalak dokumentuak sinatu eta espetxera bidali dituela eta espetxeko funtzionarioen esku zeudela. Bitartean espetxeko atarian ziren atzo joandako senide eta lagunak. 10:50 ak aldera Xomorro berak bere senideei deitu die kalera abiatzen ari zela.

Eta 11:30ean aske geratu da Xomorro, askatasun haizea iritsi da, bat gutxiago!

Sare sozialetan mezuak etengabe

This slideshow requires JavaScript.

25 urte espetxean

xomorro112016ko abuztuan 25 urte bete zituen kartzelan Xomorrok. 1991ko abuztuaren 17an atxilotu zuten 28 urterekin. Atxiloaldian tortura eta tratu txarrak jasan zituen baina inoiz ez ziren ikertuak izan. Gerora, bi bider jipoitua izan zen (1992an eta 1993an) kartzeletako lekualdaketetan. Salaketa haiek ere artxibatu eta ez zituzten ondorio judizialik izan. Gutxieneko eskubideak aldarrikatzeko ere gose greba, planto eta hamaika protestaldi egin behar izan ditu aginagarrak. Ondorioz, parte ugari bildu eta bere kondena luzatu egin zioten.

Guztira lau espetxe ezagutu ditu; Carabanchel, Alcala, Valdemoro eta Herrera de la Mancha. Azken honetan eman ditu urte gehienak.  2017ko martxorako finkatua zuen espetxetik irteteko data baina lehenago behar zuen kalean. Lege arrunta aplikatu baliote, baldintzapeko askatasunean izateko eskubidea zuen duela 10 urte. Gerora ere atzeratu diote bere askatasuna, zehazki, 2015eko martxorako irteera data baitzuen, baina legean egindako moldaketek beste bi urtez luzatu zioten espetxealdia”.

Duela bi urte, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak hartutako erabakien ildotik, epaitegietan beren herritik gertuen dagoen espetxera eramana izateko eskaera egin zuen 2014ko ekainean “baina helegite guztiak atzera bota ditu Audientzia Nazionalak. Azken egunotara arte, 2017ko martxorako zuen irteera aginagarrak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s