Gipuzkoa Zutikek gaur Donostiara arropa dotorez eta maskarillak jantzita joateko deia egin du

gipuzkoazutik2

Gipuzkoa Zutik mugimenduak gaur (irailak 16) Donostian egitarau berezia antolatu du. Donostiako Zinemaldia baliatuko dute herritarrei erraustegiaren inguruko informazioa zabaltzeko. Udan zehar pare bat asanblada egin dituzte Easo plazan eta Boulevardean: udan herrietan egin diren ekimenen berri eman zioten elkarri eta ikasturteari ekiteko Zinemaldia hautatu zuten, biltzen duen jendetzagatik eta erraustegiaz informatzeko komunikatiboki ematen dituen aukerengatik.

Egitaraua

  • 18:00etan Boulevardean zabalduko da koloretako oihala.
  • Jarraian, Joxemari Irazusta usurbildarrak, erraustegiaren kontrako mugimenduko kideak, hitzaldia emango du, erraustegiaren gaia zertan den azalduz.
  • Ondoren,  asanblada egingo dute hurrengo ekintzak adosteko.
  • 19:00etan Boulevardetik Kursaalera joango dira, arropa dotorez eta maskarillak jantzita. “Pasarela alternatiboa” egongo dela iragarri dute eta Zinemaldiak erakartzen duen jendeari informazioa banatuko diotela.

%99aren bideoa, animazioan

gipuzkoa-zutik4

Sare sozialetan asko ari da zabaltzen ostegun arratsaldetik, erraustegiaren eta Gipuzkoa Zutiken arteko afera “South Park” marrazki bizidun ezagunen bidez azaltzen duen bideoa.

Informazio gehiago:

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s