“Bizipozaren jaia” antolatzen laguntzeko bilera irekia gaur Potxoenean

bizipoza

Irailaren 25ean (igandea) Bizipozaren Jaia ospatuko da Usurbilen. Jaialdi honetan Usurbilgo hainbat eragileekin batera, behar bereziak dituzten haurren eta familien bizi baldintzak hobetzeko lanean diharduten Euskal Herriko 30 elkarteetako ordezkariek parte hartuko dute. Helburua euskara, auzolana, elkartasuna eta bizipoza sustatzea izango da.

Antolatzaileek eguneko ekitaldiak behar bezala ospatu daitezen, laguntzaile talde bat osatu du baina lagun gehiago behar direla jakinarazi dute. Guztira 54 boluntario inguru behar dira irailaren 25eko jaialdiko antolaketa lanetarako.

Laguntzaile moduan parte hartzeko elkartea@noaua.eus e-postara idatzi dezake edo  gaur arratsaldean (irailak 19), 18:30ean, Potxoenean egingo den bilerara gerturatu daiteke: “Irailaren 25ean Usurbilen ospatuko dugun Bizipozaren jaia aurrera eraman ahal izateko, egunean zehar bolondres lagunak ari gara antolatzen. Bolondres lagunek egunean zehar lan desberdinak eramango ditugu aurrera, denon artean Bizipoza jaia aurrera eramanez. Beraz, bolondres lagunak izan nahi duten usurbildarrak gonbidatu nahi ditugu festan parte hartu eta eguneko tartetxo batean bolondres lanetan aritzera”.

Ordu batzuetarako eta lan zehatzetarako beharko da laguntza:

  • Muntaketa eta desmuntaketa
  • Txarteldegian txartelak saldu
  • Hondakinen bilketa puntuak
  • Puzgarrietan zaintza lanak

Bizipozaren jaia

Irailaren 8an aurkeztu zuten “Bizipozaren Jaia” Potxoenean.

Egitaraua

Irailak 25, igandea, Frontoian eta Dema plazan:

  • 10:00 Elkarteen topaketa.
  • 11:00 Piko-piko jolasa: Elkarteekin elkarrekin jolastuz.
  • 12:15 Agurra elkarte, babesle edota laguntzaileei.
  • 12:30 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Amalur” ikuskizuna.
  • 13:30 Bazkari herrikoia Askatasuna plazan.
  • 15:30 “Inklusioaz formatu txikian” antzerkia, Sutegin (Zeinu bidezko itzulpena izango du), 12 urtetik gorakoentzat.
  • 15:30 Jalguneko lagunak frontoian.
  • 16:30 Ane eta Piratak Bizipozako elkarteekin parrandan.
  • 17:30 Txokolatada.
  • 18:00 Jaiaren amaiera.
  • Egunean zehar, musikariak, buruhandi eta erraldoiak, elkarteen tailerrak… izango dira frontoian.

Mikel Laboa plaza (10:00-17:00)

  • Irrien Lagunen puzgarriak, tailerrak (Real Sociedad Fundazioa eta Usurbilgo eragileen eskutik).

Sarrerak

  • Norbanakoen sarrera: 5 euro.
  • Familia sarrera: 10 euro.
  • Irrien Lagunak Klubeko familiek doan.
  • Bazkaritarako txartelak sarreran salgai, egunean bertan; 5 euro.

Antolatzailea

  • Bizipoza Auzolan
  • Irrien Lagunak Gizartegintza.

Babesleak

  • Irrien Lagunak Kluba
  • Usurbilgo Udala
  • Laboral Kutxa
  • Elkar, Katxiporreta
  • Factory Logistika
  • Txaxilipurdi
  • Real Sociedad Fundazioa
  • Berria
  • Eroski
  • Labe-Goxo
  • Barrenetxe
  • Noaua! Kultur Elkartea

Laguntzaileak

  • GuraSOS
  • Gaztelekua
  • Txirinbolo denda
  • Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa
  • Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea
  • Usurbilgo Kantu Taldea
  • Zumarte Musika Eskola
  • Hurbilago Elkartea
  • Nafartarrak Elkartea
  • Ziortza Gazte Elkartea
  • Atea Teatro
  • Usurbilgo Gazte Asanblada
  • Jalguneko lagunak

Bizipozako Elkarteak

  • ADEMGI (Gipuzkoako esklerosi anizkoitza elkartea)
  • AFESTA (Euskadiko Tourette sindromearen eta bestelako osasun-arazoen familien elkartea)
  • AGIPASE (Gipuzkoako guraso bananduen elkartea)
  • AMPGYL (Gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkartea)
  • ARNASA (Gipuzkoako fibrosi kistikoaren elkartea)
  • ASPANIF (Erbi ezpaindun edo ahosabai hautsiekin jaiotako umeen guraso elkartea)
  • ASPANOGI (Haur minbizidunen gurasoen elkartea)
  • AURRERA ATERA (Animalien laguntzazko terapien bidez laguntza fisiko eta emozionalak lantzen dituzte)
  • BANAIZ BAGARA (Jatorri ezberdinetako pertsonek elkarrekin euskaraz bizitzeko egitasmoak bultzatzen dituzte)
  • BEROA (Gipuzkoako harrera familien elkartea)
  • BIHOTZEZ (Kardiopatiadun haurren Familien elkartea)
  • BOCALAN BIAK BAT (animaliek lagundutako jarduerak sustatu eta zabaltzen dituzte)
  • CHERNOBILEN LAGUNAK (Chernobileko haurren osasun egoera hobetzeko lan egiten dute)
  • CHRYSALLIS EUSKAL HERRIA (Adingabe transexualen familien elkartea)
  • DRAVET (Dravet sindromea dutenen fundazioa)
  • ETIOPIA UTOPIA (Wukron eta Tigray eskualdean garapenerako lankidetzan lagundu eta laguntza humanitarioa ematen dute).
  • FSDPV (Euskadin down sindromea duten familien elkartea)
  • GEHITU (Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkartea)
  • GIZAKIEN LURRA (laguntza zuzena babesik gabeko haurrei. Politika, arraza eta konfesionaltasuna kontutan hartu gabe)
  • GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA (kirol egokituaren sustapena eta antolaketa Gipuzkoan)
  • GOIERRIKO SAHARAREN ALDEKO LAGUNAK (Sahara herriaren alde lan egiten duen elkartea)
  • GURE NAHIA (Gipuzkoako gaixotasun arraroak dituzten haurren aldeko elkartea)
  • GURE SEÑEAK (Bizkaiko Txorierrin gaixotasun arraroak dituzten haurren familien elkartea)
  • HIRU HAMABI (Garuneko kaltea jasan duten adin txikikoen familien elkartea)
  • JUNEREN HEGOAK (Beharra duten beste haurrei laguntzeko sortutako elkartea)
  • KALE DOR KAYIKO (Ijito kultur elkartea)
  • PAUSOKA ELKARTEA (Beharrizan bereziak dituzten haurren gurasoak)
  • SEASKAKO INTEGRAZIO BATZORDEA (Ahalmen urriko haurren eskolatzea sustatzen du ikastoletan)
  • UME ALAIA (Adopzio familien elkartea)
  • ULERTUZ (Entzumen urritasuna duten gazte eta familiei laguntzeko elkartea)

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s